Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Eroskik 14,8 milioi euro ordaindu dizkie interesetan, ekarpenetan inbertitu dutenei
Eroskik, datorren astelehenean, otsailaren 2an, abonatuko ditu Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %5,535ko interes tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %5,035tan 2007korako. Guztira, 14,8 milioi euro abonatuko dizkie Eroskik interesetan inbertsio tituluak dituztenei.
2002an MFEak erosi dituen inbertitzaile batek, interes gisa, bere inbertsioaren zenbatekoaren % 108,1 jaso du.
Eroskik MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 509,4 milioi euro guztira. MFEak erreferentzia gisa Euriborra gehi 3 puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.
Aurtengo urteko interesak %5,246ean gelditu dira finkatuta 2002an eta 2004an jaulkitako MFEetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %4,746ean 2007ko jaulkipenerako.
Abonu horrekin, 2002an MFEak erosi dituen inbertitzaile batek hasierako inbertsioaren zenbatekoaren % 108,1 jaso du interes gisa. 2004tik MFEa duen inbertitzaile batek % 95,7 kobratu du interesetan; aldiz, 2007koak bere inbertsioaren balioaren % 69,4 sartu du.
2026. urterako, interesa % 5,246koa izango da ( % 2,246 + % 3ko diferentziala) 2002 eta 2004 arteko MFEen jaulkipenetarako, eta % 4,746koa ( % 2,246 + % 2,5eko diferentziala) 2007ko MFEen jaulkipenetarako, hurrengo urtean ordainduko baitira.