Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministroak Danobatgroup bisitatu du
Bisitaren xedea izan da Danobatgroupen instalazioak eta bere garapen planak lehen eskutik ezagutzea.
Alvaro Nadal Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministroa Danobatgroupek Elgoibarren (Gipuzkoa) dituen instalazioak bisitatzera etorri zen atzo, ekainak 5. Ministroari MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucinek egin zion harrera, kooperatiba taldeko hainbat lehendakariordek osatutako ordezkaritza korporatibo batekin batera.
Bisitaren xedea izan da Danobatgroupen instalazioak eta bere garapen planak lehen eskutik ezagutzea. Halaber, topaketan zehar lan bilera bat egin zen, MONDRAGON Korporazioaren etorkizuneko erronkak partekatzeko, eta, zehazki, bere ministerioaren negoziatuei lotutako gaiak aztertu zituzten.

