Eikak Smart Comfort Nafarroako enpresan partaidetza hartu du

Horrenbestez, Eika Taldeak bere posizioa indartu du “Smart heating”ean.
Card image cap
2022/02/10

Eika, MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioko kide den kooperatiba bizkaitarrak berogailu elektrikoen aplikazioen merkatuan duen posizioa indartu du, Nafarroako konpainiaren kapitalaren %20 erosi ondoren. Ingeniaritza elektriko-elektronikoa da, urrutiko infragorri bidezko aplikazio adimendunen garapenean espezializatua. 2016an eratu zen, eta bi sektoretan banatzen ditu bere jarduerak: alde batetik, AVIR markarekin, animalien erosotasunean abeltzaintzako instalazio intentsiboetan, animalien eta ingurumenaren ongizatean. Bestetik, Nawattia markarekin, esparru publiko/pribatu, industrial edo akademiko handietan, gizakien erosotasun termikoan. Konpainiaren egoitza nagusia Tajonarren dago (Nafarroan).

Aliantza irabazlea

Smart Comfort-ekin duen harremana tarteko, Bizkaiko kooperatiba munduko liderra da etxeko egosketa-zutabeko osagai elektrikoen merkatuan. Halaber, maila globalean etxetresna elektrikoen sektoreko osagaien sektorean erreferentea da. Orain, berriz, bete-betean sartu da berotze negozioan, aplikazio berrietarako beste teknologia batzuen bidez. Enpresa nafarrak berokuntza-soluzio berritzaileak diseinatu, fabrikatu eta instalatzen ditu urrutiko infragorri bidez.

Bi konpainien artean dauden sinergia teknologiko ugariek produktu-soluzio berri eta berritzaileen garapena erraztuko dute, eta, aldi berean, bezero berriak eta merkatu-aukera berriak lortzea erraztuko dute, bai eta horiei behar bezala aurre egiteko gaitasuna izatea ere.

EIKA S. Coop Smart Comforten kapitalean sartzeak tamaina eta garrantzi handiagoko proiektuetarako irekiera erraztuko du. Smart Comfortek urruneko IR bidezko berogailu-soluzioetan know-howa emanez lagunduko du proiektu horietan, esaterako, hazkuntza-fasean hobekuntza termikoarekin animalien ongizatea eta osasuna hobetuz.

Aitor Soria, EIKA S.Coop-eko zuzendari nagusiaren arabera, “aspaldidanik ari gara lanean, talde eta baliabide propioekin, jarduera berriak abiarazten eta garatzen, noski, ikuspegi organiko batetik, baina baita inorganikoki ere, EIKArentzat aukera berriak eskainiko dituzten sinergiak sortuz eta aliantzak eginez, gure kooperatibaren egitekoarekin, historiarekin eta esperientziarekin harremanen bat dutenekin”.

Aida Loperena Smart Comforten sortzaile eta CEOak hala esan du: “beti uste izan dugu sinergia egokiak eraikitzeak gure konpainiaren sorrerako helburu handinahiak garatzea ahalbidetu dezakeela, eta irmo uste dugu EIKAk gure diseinuak hobetzeko aukera emango digula energia-eraginkortasunari eta industria-optimizazioari dagokionez. Halaber, maila globalean gure soluzioen ezarpena bizkortzeko eta erronka eta aplikazio berriei erantzuteko gaitasuna emango digu, gure soluzioen horizonte komertzialean agertuko direlako”.

EIKA munduan

EIKAk azken urteetan garatutako aliantza eta eskuratze politikari esker (2018an Ceramaspeed estatubatuarraren % 100 eskuratu zuen, duela gutxi Tecasarekin aliantza egin zuen eta Mondragon bezalako unibertsitateekin, Ikerlan, Stirling Zentroa, Tecnalia edo CEIT zentro teknologikoekin eta lurralde-garapeneko erakundeekin, adibidez, Azaro Fundazioarekin, lankidetzak ditu) kooperatibaren eskaintza sendoa eta fidagarria da, eta, ondorioz, bezero eta merkatu berrietarako sarbidea babesten du, mugarri berriak ezarriz eta negozio-aukerak zabalduz. Horrenbestez, EIKA ingurune globalean lehiatzen den kooperatiba dinamiko gisa sendotu egin da.

Mondragon Enpresa Sustapena
Kooperatiben arteko ekintzailetza-gaitasunak aktibatzeko eta, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustuarekin, negozio berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren testuinguruan kokatu behar da startup batean inbertitzeko eragiketa berri hau. Mondragonek hiru urte daramatza sortu berri diren hamabost bat enpresatan inbertitzen, kooperatibak enpresen kapitaletan sartzea sustatuz eta, beharrezko jotzen denean, arrisku-kapitaleko Funts Korporatiboekin lagunduz –15 milioi euroko funtsa du– hasiera faseetan arriskuak hartzea konpentsatzeko.

Egosketa elektrikorako irtenbideak

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.