Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Eikak ekitaldi batekin emango die amaiera urteurreneko ospakizunei
Mende erdi konpromisoak erradiatzen lelopean, Eikak eskerrak eman nahi dizkie kolektibo osoari eta bere inguruari, erakutsitako konpromisoagatik. Eika duela mende erdi sortu zen eskualdeko emakumeei lana emateko, eta gaur egun bere produktuak erreferente dira mundu mailan; izan ere, munduan saldutako 4 foku bitrozeramikotatik batek Eika marka darama.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Markina-Xemeingo kiroldegian, eta bertan izango dira, besteak beste, Etxebarriako eta Markinako tokiko agintariak; Ainara Basurko ekonomia sustapenerako foru diputatua; Iñigo Ansola EEEko presidentea; Iñigo Ucín MONDRAGON Korporazioko presidentea; Leire Mugerza, MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko presidentea eta Javier Oleaga MONDRAGON Osagaien lehendakariordea.
Kooperatibaren historia
Eikaren historiaren inguruko erreportajea landu dute Enpresabidea webgunean:
47 bat lagun batu ziren 1973ko abenduaren 22an Etxebarrin, proiektu berri bat eskuartean zutela. Egun hartan sinatu zuten Eika Kooperatiba eratzeko akta, eta Lea Artibai zonaldea ekonomikoki sustatzeko zein lanpostuak sortzeko helburua izan zuten, industria oinarri jakina izan gabe ere. 50 urte bete ditu aurten enpresak fabrikan lan egiteko nortasun bera mantenduta, herri giroa sostengu. Dena dela, erronka anitzei aurre egin behar dio Eikak egun.
Segi irakurtzen: Lea Artibaiko familia giroan kozinatutako kooperatiba