Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Denon Artean 2021 saria ACIrentzat

Datorren urriaren 6an egingo da Donostiako Kursaalean euskal kooperatibismoaren “Denon Artean” saria emateko ekitaldia. Oraingoan, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak, saria ematen duen erakundeak, aho batez erabaki du ACI izatea erakunde saritua.
Ariel Guarco argentinarra Gipuzkoako hiriburura etorriko da saria jasotzera datorren astean. Ekitaldia irekia da, eta esteka honetan eman daiteke izena, 18:00etan, Kursaaleko auditorioan.
Zer da ACI?
1895ean sortu zen, eta gobernuz kanpoko erakunde zaharrenetako bat da, eta erakunde handienetako bat, ordezkatutako pertsona-kopuruaren arabera: 1.000 milioi kooperatiba-kide mundu osoan. Kooperatibak ordezkatzen dituen erakunde federatiboa da, eta munduan dauden 3 milioi kooperatibentzat ahots globala eta ezagutza-, esperientzia- eta ekintza-foro koordinatua eskaintzen ditu.
Denon Artean
Saria, bi urtez behin ematen dena, duela hiru urte eratu zen, Kooperatibismoaren Printzipio eta Balioen alde egindako lanagatik nabarmendu diren edo nabarmentzen diren pertsonei eta erakundeei balioa emateko. Lehen edizioan, 2018an, José María Arizmendiarretak in memoriam, jaso zuen saria, kooperatibismoari oro har eta bereziki euskal kooperatibismoari egindako ekarpenagatik.
Donostia, kooperatibismoaren hiriburua
Donostia kooperatibismoaren hiriburu bihurtuko da urriaren 1etik 7rako astean. Mundu osoko erakunde kooperatiboek hartuko dute parte hainbat ekitalditan. Tabakaleran, Miramar jauregian edo Kursaalean izango dira Cocetako Batzarra, Cepesko Zuzendaritza Batzordea, Europako Parlamentuko Ekonomy Gizarte Taldearen bilera, baita hainbat foro eta jardunaldi osagarri ere.
Azken batean, astebete bat, Gipuzkoatik kooperatiba-mugimenduaren indarra ikusarazteko balioko duena. Izan ere, lurralde hori historikoki sortu da kooperatiba-ikuspegitik garatu delako.
Saria, bi urtez behin ematen dena, duela hiru urte eratu zen, Kooperatibismoaren Printzipio eta Balioen alde egindako lanagatik nabarmendu diren edo nabarmentzen diren pertsonei eta erakundeei balioa emateko.