Irakurriena
- 1. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 2. Ekintzailetzaren erronka, gai nagusi TU Lankideren zenbaki berrian
- 3. Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
- 4. Datorren ikasturterako irakasle bila ari da Arizmendi Ikastola
- 5. MONDRAGONek partaidetza estrategikoa sendotu du South Summit Madrid 2025 programan
- 6. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
Danobatgroup Pekingo CIMES erakustokian da

Erakustazokan azken teknologiak eta garapenak aurten dira energia, automozioa, trena edo sukaldeko tresna edo siloak bezalako industrietarako. Aipagarriak dira muntatutako ardatzetarako mantentze lan automatikoetarako tailerra txanda bakoitzean 100 joku egin ahal dituena, SORALUCE FXR-16000-W fresatzeko-mandrinatzeko makina, laser bidezko ebaketarako makina berria DANOBAT bobinatik abiatuta, eta giltza eskura garapenak kotxeen aldaketa kaxako ardatzak mekanizatzeko beste garapen batzuen artean.
Era berean, DANOBATGROUP Txinak ekainaren 23an ekitaldi bat egingo du Txinako delegazioaren 25. urteurrena ospatzeko. Txina historikoki merkatu gakoa izan da taldearentzat, eta hori dela eta 1991tik hona 30 laguneko lantalde bat dauka bertan. Herrialde horretan 600 makina instalatuta izanik bertako lantaldeak badaki zeintzuk diren bezero txinatarren beharrak eta ondo ezagutzen ditu DANOBAT eta SORALUCEn erabiltzen diren Europako abangoardiako teknologiak. Faktore hauei esker DANOBATGROUPek bere bezero txinatarrei teknologia globala eskaintzeko aukera ematen dute, teknologia globala ezagutza teknikoekin, zerbitzuarekin eta bertako disponibilitatearekin. DANOBATGROUPen arrakastarako gakoa Txinan bere jendea da, zalantzarik gabe, bere aktiborik baliotsuena.