Danobatgroup-ek bikaintasun zentro bat inauguratu du Shangain

Instalazio berria ekipamendu aurreratuekin hornituta dago eta Txinako merkatuan Soraluce eta Danobat marken eta azken honen barne dauden Overbeck eta Hembrug marken posizionamendua hobetzea ahalbidetuko du.
Card image cap
2023/05/31

Nazioarteko bokazioa eta kanpoko merkatuetara irekitzea da Danobatgroupen ezaugarrietako bat. Izan ere, taldearen diru sarreren %90 baino gehiago nazioarteko merkatuetatik dator. Horien artean dago Txina, non taldeak 30 urtetik gora daramatzan.

2022an, Asiako erraldoiak 55 milioi euro inguruko eskaerak izan zituen eta taldearen apustu garrantzitsuenetako bat bihurtu da nazioartekotzeko estrategian

2022an, Asiako erraldoiak 55 milioi euro inguruko eskaerak izan zituen eta taldearen apustu garrantzitsuenetako bat bihurtu da nazioartekotzeko estrategian. Alemania eta AEBekin batera, bere posizionamendua sendotu du hiru herrialde estrategikoetan. Agertoki horretan, Danobatgroupek aurrerapausoa egin du aste honetan Asiako merkatuan hedatzeko estrategian, Shangain bikaintasun zentro berri bat inauguratuta, Txinako industria gune nagusian, alegia.

Gune berri hori irekitzeko 2 milioi eurotik gorako inbertsioa behar izan da eta gaur, maiatzaren 31n inauguratu da. Beste jarduera aipagarri batzuen artean, tailer teknikoak eta zuzeneko erakustaldiak egin dira Asiako herrialdeko bezeroentzat.4.000 metro karratu baino gehiago

Lehiakortasuna hobetzeko eta Asiako bezeroentzako zerbitzurik onena eskaintzeko, instalazio berriek honako hauen azken aurrerapenak eta garapenak dituzte: Soraluce, fresaketa, mandrinatze eta funtzio anitzeko teknologian munduko fabrikatzaile liderra; Danobat, artezteko makina, tornu eta mekanizatzeko sistema robotikoen Europako fabrikatzaile nagusietako bat; Overbeck, barnealdeak artezteko makinen garatzaile eta fabrikatzaile alemaniarra; Hembrug, gogorrean torneatzeko goi-mailako doitasuneko makina hidrostatikoetan espezializatua.

Xabier Alzaga Danobateko gerentearen hitzetan: “gune berri honek aukera emango digu gure bezeroekin harreman estuagoa izateko eta horiei hurbileko zerbitzua eskaintzeko, Soraluce, Danobat, Overbeck eta Hembrugen azken teknologiak eta garapenak in situ probatzeko aukerarekin”.

Guneak 60 pertsonak osatutako giza taldea du, eta erakustareto bat du doitasunezko mekanizazioko hiru gelarekin. Gela horietan, honako makina hauek daude gaur egun: barnealdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko Overbecken IRD-400 makina, gogorrean torneatzeko Hembrugen MIKROTURN-100 makina horizontala eta bezeroen piezak mekanizatzeko probetarako Danobaten ESTARTA-175 zentrorik gabeko artezteko makina. Guneak, bestalde, eremu handi bat du fresatzeko eta mandrinatzeko hainbat makina hartzeko, esaterako, Soraluceren gantry fresatzeko makina, PMG modeloa. Neurketak egiteko gela bat ere badu, eta saldu osteko zerbitzurako hiru areto ordezko piezekin, buruen mantentzea egiteko ere erabiliko direnak, eta bulegoak eta prestakuntzarako, ekitaldietarako eta abarretarako eremu bat. 

Rafa Idigoras Soraluceko zuzendari nagusiak, berriz, adierazi du ekosistema berri horri esker “gai izango gara gure bezeroei esperientzia paregabea eskaintzeko; aldi berean, Txinako fabrikazio aurreratuaren esparruan, elkarrekin sustatuko dugu aurrerapen teknologikoa eta, horrek, herrialdean dugun posizionamendua sendotzeko balioko digu”. 

Asiako merkatuan sendotzea

Shanghai Xperience Center inauguratu berria Txinako hiriburu industrialeko Songjiang auzoan dago, eta talde industrialeko enpresek herrialde estrategikoetan dituzten beste sei bikaintasun zentroei batu zaie, hain zuzen ere, AEBetan, Alemanian, Italian, Herbehereetan eta Espainian dituztenei.

Irekiera berri hori beste mugarri bat da Txinako merkatuan egindako 30 urtetik gorako ibilbidean. 1991n Pekinen lehen ordezkaritza bulegoa ireki zuenetik, Danobatgroupeko enpresek 700 makina inguru instalatu dituzte bezero txinatarren enpresetan. Txinako ordezkaritzan lan egiten duen taldea, bestalde, hasierako hiru lagun izatetik gaur egungo 60 lagunez osatutakoa izatera pasatu da.

Taldeak tranpolin lana ere egin du estatuko makina-erremintaren sektoreko beste enpresa batzuk Txinan sartzeko. Beste mugarri batzuen artean, nabarmentzekoa da orain dela 20 urte erakutsitako lidergoa Tianjingo Makina-Erremintaren Institutu Hispano-Txinatarra sortzeko; Espainiako sektoreko enpresa askoren sarrerako plataforma bihurtu den Institutua, alegia.

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioaren eremuan 65 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko plantilla bat dauka, 1.400 pertsona baino gehiagok osatuta. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erremintaren eta ekoizpen sistema aurreratuen sektorean.

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa