Irakurriena
- 1. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 2. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 3. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 4. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 5. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 6. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 7. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 8. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 9. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 10. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
Danobatgroup eta Bizipoza elkartea, errespetuan errotutako gizartearen alde

Desgaitasunak dituzten edo diskriminatuak izateko arriskuan dauden pertsonen eskubideak bermatuko dituen gizarte inklusibo bat sustatzeko asmoarekin, Bizipoza irabazi asmorik gabeko erakundeak proiektu transmediatiko baten sorrera bultzatu du, erakundearen jardueraren berri emateko eta elkartasuna, enpatia, tolerantzia eta aniztasunarekiko errespetua moduko balioak sustatzeko.
Elkartasuna, enpatia, tolerantzia eta aniztasunarekiko errespetua moduko balioak sustatzeko asmoarekin
Ekimenak Danobatgroupen babesa eduki du, bere Elkarrekin Eragin programaren bitartez, eta Bizipoza Elkartearen eta erakundea osatzen duten 35 elkarteen errealitatea ezagutaraztea du helburu.
Dokumentala
18 minutuko iraupena duen dokumental bat da proiektu honen lehen ardatza. “Gure Bizipoza, guztiona” izenburua du dokumentalak, eta gizarte inklusibo bat eraikitzeko premia azpimarratzen du, non desgaitasunen bat dutelako edo beren genero edo jatorriagatik desberdinak diren pertsonengan eraginik duten diskriminaziorik gertatuko ez baita.
Arena ekoiztetxeak euskaraz filmatutako dokumentala da atzo estreinatu zena Elgoibarko Herriko Antzokian, eta, gero, hiri batzuetan emango da, hala nola Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Hazparnen. Jendaurreko aurkezpenen ondoren, dokumentala erakundearen webgunearen bidez zabalduko da (www.bizipoza.eus), duela gutxi berritu baita. Euskarri horretan ere emanaldien egutegia eta trailerra kontsultatu daitezke.
Bideo mikropilulez osatutako dokuweb bat da proiektuaren bigarren ardatza. Bizipozaosatzen duten erakundeetako baten jarduera azaltzen da bertan. Mikrodokumental horiek propio sortuko den eta datozen asteetan aurkeztuko den webgune baten bitartez zabalduko dira. Webgune horrek ikus-entzunezko tapiz interaktibo baten moduan funtzionatuko du, eta bertan ikusleak bistaratu nahi dituen edukiak aukeratu ahal izango ditu.
“Danobatgroupen ekarpenik gabe proiektu hau ezin izango zen egin” adierazi dute Bizipoza elkartekoek.
Industria taldeak proiektu transmediatiko honi egindako ekarpen ekonomikoa funtsezkoa izan da bere lanketarako. Lan honen arduradunen hitzetan, “Danobatgroupen ekarpenik gabe proiektu hau ezin izango zen egin”, eta proiektua Euskadin kolektibo batzuek bizi duten errealitate soziala zabaltzeko eta dokumentatzeko bide garrantzitsua da.
Ikus-entzunezko bi produktuak egiteko taldeak eman duen laguntza Danobatgroupek hurbileko eragin ingurunearen eraldaketa sozialarekin duen konpromisoetako bat da. Zehazki, proiektua Elkarrekin Eragin kanpainaren zati bat da, eta kanpaina programa parte hartzaile bat da, non Taldea osatzen duten kooperatibetako langileak izan baitira proiektuan laguntzeko aurrera eramango ziren lankidetza programak proposatu dituztenak.
Danobatgroup-en konpromisoa
Bizipozarekiko elkarlanaz gain, langileek beste lankidetza proiektu bi hauek aukeratu zituzten: Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak bultzatutako ikerketa bat prostatako minbizia azkar diagnostikatzeko test bat garatzeko, eta gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako terapia berrien ikerketa, The Walk On Project fundazioaren eskutik.