Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
CLO diplomaren baitan 'Ikaskuntza eta berrikuntza-prozesuak enpresa eta erakundeetan' webinarra antolatu du Mondragon Unibertsitateak
'Ikaskuntza eta berrikuntza-prozesuak enpresa eta erakundeeetan' izenburupean egingo da webinarra datorren urriaren 22an, goizeko 10etan. Mahai-inguru formatua izango du eta honako hauek izango dira parte-hartzaileak.
- Iñigo Larrea. MONDRAGONeko Talentuaren arduraduna.
- Julen Iturbe-Ormaetxea. Aholkularia.
- Onintza Belategi. Mondragon Unibertsitateko ikertzailea eta CLO.
Izena emateko link-a: https://app.livestorm.co/p/60859d9c-44c0-45c9-9477-aab670afe76d Mahai inguruan, besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte.
Ziurgabetasuna gailentzen den garai hauetan etorkizuneko lanbideak ere garatzeko daude oraindik eta zentzu horretan erakundeetan berrikuntza prozesuak aurrera eramatea eta formazioa modu estrategikoan lantzea ezinbestekoa da. Zentzu horretan Julen Iturbek bere ikuspegia emango digu aholkulari moduan eta Iñigo Larreak talentua erakartzeaz gain, talentuaren garapenaren inguruan hitz egingo digu.
Chief Learning Officer-CLO etorkizuneko lanbide bat da, enpresek etorkizunean eta egun duten behar horri, berrikuntza eta ikaskuntza estrategiak aplikatzeka, erantzuteko.