Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Brasilgo proiekturako enpresa teknikaria behar du Mundukidek
Mundukidek Brasildo Paraná Estatuan duen proiektua bideratzeko pertsona behar du eta horretarako kontratazioa prozesua jarri zuen abian abenduan. Hautagaiak honako betebeharrak izango ditu. Martxan dauden eta sortuko diren Enpresa Sozialen ekimenei aholku sozio-kooperatiboa eta teknikoa ematea eta proiektuaren administrazio orokorra eramatea.
Zeregina
- “Equipo de Cooperación”, kooperatiba autoeratuaren sentsibilizazio eta hezkuntza lanean bultzatu eta koordinatu; horrela laguntzen diren ekintzen arlo soziala garatzea lortuz.
-
Enpresa sozialetarako pertsona lider berriak detektatu eta bultzatu.
-
“Equipo de Cooperación”eko pertsonala eta ekintzaileak orokorrean, formatu eta aholkatu
-
Proiektuaren administrazio orokorra eramatea
-
Langaiak katalogatu eta artxibatu
-
Proiektuaren kontabilitatea eraman
-
Txostenak eta memoriak idatzi
-
Dirulaguntzetarako proiektuak identifikatu, aztertu, proposamenak idatzi eta justifikazioak bete.
-
Proiektuaren Gestio Plana egin eta jarraipenean parte hartu
-
Proiektuko pertsonalari laguntza, asistentzia eta koordinazioa eskaini.
Interesatuek hautagaitza eta curriculum vitae-a honako helbide honetan aurkeztu beharko dute: mundukide@mundukide.org