Bexen Medicalek bere katalogo oftalmologikoa zabaldu du Biomed Devicerekin egindako akordio estrategiko bati esker

Enpresa italiarrarekin lortutako akordioari esker, Bexen Medical izango da Biomed Deviceren banatzaile ofiziala Espainiako, Frantziako eta Portugalgo merkatuetan. Biomed Device ospitale- eta farmazia-sektoreetarako sistema mediko aurreratuen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako enpresa da.
Card image cap
2025/07/23

Urrats estrategiko horrek aukera ematen dio Bexen Medicali — MONDRAGON Health osatzen duten bederatzi kooperatibetako bat — Oftalmologiaren arloan katalogoa sendotzeko, punta-puntako teknologiak txertatuz, hala nola kolirioen eta hemoderibatuen alikuotak prestatu eta biltegiratzeko sistemak, tanta oftalmikoetarako serumaren ekoizpena optimizatzen dutenak, baita PRPrako (plaketa ugariko plasma) eta plaketa-gelerako kitak ere.

Kooperatibak nazioarteko presentzia handia du 40 herrialdetan baino gehiagotan eta produktuak Estatuko ospitaleen % 98an

Lankidetza Biomed Deviceren esperientzia sendoan oinarritzen da; izan ere, 25 urte baino gehiagoko ibilbidea, ekoizpen ziurtatua eta bere gailuen segurtasun, kalitate eta trazabilitatearekiko konpromiso irmoa ditu. Bere jarduera zelula ametan eta PRPn oinarritutako terapia aurreratuak garatzean zentratzen da bereziki, eremu horiek aplikazio klinikoetan hazkunde esponentziala izaten ari baitira.

Bexen Medicalen esanetan, akordio hori “bat dator osasun-sistemari teknologia mediko eraginkorrak, seguruak eta berritzaileak eskaintzeko dugun konpromisoarekin“. Kooperatibak nazioarteko presentzia handia du 40 herrialdetan baino gehiagotan eta produktuak Estatuko ospitaleen % 98an. Akordio honekin berretsi egiten du etengabeko berrikuntzaren eta Europako funtsezko merkatuetan hedatzearen aldeko apustua.

MONDRAGON Health

MONDRAGON Healthek, osasunaren arloko eta arlo soziosanitarioko kooperatiben aliantza estrategiko gisa, Bexen Medicalen aurrerapen berri hau ospatzen du, nazioarteko lankidetzarako potentzialaren, bikaintasun teknologikoaren aldeko apustuaren eta kooperatibek osasun-sistemaren eraldaketan betetzen duten paper protagonistaren erakusgarri gisa.

Korporazioko bederatzi kooperatibaren soluzioak eta zerbitzuak biltzen ditu MONDRAGON Healthek, osasunaren arloan eta arlo soziosanitarioan eta bioteknologikoan aukerak ugaritzeko.

Bexen Cardio, Bexen Medical, Bihar Homecare, ERREKA, Fagor Healthcare, Gerodan, GSR, Osarten eta LKS Next kooperatibek sortu dute aliantza, elkarren arteko lankidetzaren bitartez zerbitzuaren balio erantsia areagotzeko helburuz; elkarren arteko lankidetza horren barruan, osagaien ekoizpena zein zerbitzu eta soluzioen eskaintza sartzen dira. 2.000 laguni baino gehiagori lana ematen dion aliantza.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Zaharrei egokitutako altzariak

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

Irtenbide profesionalak.

Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena