Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Berrikuntzaren inguruko jardunaldia Aretxabaletan, ETEei zuzenduta
Enpresare-k, Debagoieneko Mankomunitateak eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak enpresen berrikuntzarako dauden laguntzen, zerbitzuen eta eragileen berri emango dute martxoaren 16ko jardunaldian, Aretxabaletako Lanbide Eskolan.
Jardunaldi honetan berrikuntzaren ideiatik ekintzara nola pasa ezagutuko dute enpresa txiki eta ertainek. Metodologiak, konponbideak eta hurbileko enpresen berrikuntza kasu praktikoak aurkeztuko dituzte bertan. Jardunaldiaren amaieran Mondragon Assemblyra bisita egiteko aukera izango da.
Egitaraua
14:30 - 15:00 Ongietorriko kafea.
AUKERAKOA: Aretxabaletako Lanbide Eskolako instalazioetara bisita, Joseba Beristain zuzendariarekin
15:00 - 15:10 Aurkezpena.
- Juan Bautista Ayerbe, Enpresareko zuzendari exekutiboa
15:10 - 15:55 Nola kudeatu zure ETEaren berrikuntza: autodiagnostikoa, metodologiak eta laguntza-konponbideak.
- Uribarri Goikuria, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako proiektu-arduraduna
- Olga Gómez, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako proiektu-arduraduna
- Jon Arregui, AFM Cluster for Advanced and Digital Manufacturing-eko Berrikuntza teknikoa
15:55 - 16:50 Debagoienako ETE-en berrikuntza kasu praktikoak
- Ander Aramburu, Lazpiurko zuzendari nagusia
- Javier Ibarra, Metagrako Finantza zuzendaria
- Jean-Philippe Aguerre, Mondragon Assemblyko I+G zuzendaria
- Amaia Ugalde, Industrias Ugatuko zuzendari nagusia
- Moderatzailea: Jon Arregui, AFM Cluster for Advanced and Digital Manufacturing-eko Berrikuntza teknikoa
16:50 - 17:00 Hurrengo urratsak
- Oihana Agirre, Debagoieneko Mankomunitatea-Garapen Agentziako Enpresa eta Energia teknikaria
- Juan Bautista Ayerbe, Enpresareko zuzendaria
17:00 AUKERAKOA: Mondragon Assemblyra bisita