Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du

MONDRAGONeko kide den kooperatibak eta Wallair Engine Components-ek (WEC), aurre-akordio bat lortu dute, zeinaren arabera Batz SCoop-ek WEC-en %60a erosiko lukeen. Velatiak aldiz, 2005ean sortu zuen konpainiaren %40ari eutsiko lioke.
Card image cap
2026/01/12

Batzek eta WECek nabarmendu dutenez, aurre-akordio honen helburua aeronautikako osagaien negozio-unitate berri bat sortzea da Bizkaian, osagai aeronautikoen segmentuan nazioarteko punta-puntako erakundeekin lehiatzeko adinako tamaina izango duen konpainia.

WEC enpresak 104 langile ditu eta 12 milioiko fakturazioa. Egoitza soziala Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) du, eta hegazkinentzako motor eta turbinen piezak diseinatzen eta ekoizten ditu munduko fabrikatzaile nagusientzat. Ezagutza handia du, eta garapeneko gaitasuna ere bai, 5.000 metro koadrotik gorako instalazioetan. Bere bezeroen artean ITP Aero, Liebherr eta Safran nabarmentzen dira.

WEC enpresak 104 langile ditu eta 12 milioiko fakturazioa. Egoitza soziala Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) du, eta hegazkinentzako motor eta turbinen piezak diseinatzen eta ekoizten ditu munduko fabrikatzaile nagusientzat

Azaldu dutenez, proiektu hau "bi bazkideen osagarritasunean" eta baliabide industrial eta finantzarioen sendotzean oinarritzen da, eta horrek produkzio gaitasunean, berrikuntzan eta garapen teknologikoan inbertsioak bultzatzea erraztuko du.

Era berean, lortutako aurreakordioak egungo lantaldeen jarraipena bermatzen du eta enplegu kualifikatuaren sorkuntza indartzen du, "aeronautikan espezializatutako talentua erakartzeko polo bihurtuz". 

BATZ Group-i buruz

Automozioaren sektoreko MONDRAGONeko kooperatiba bat da Batz, eta 1.300 laguni baino gehiagori ematen die lana. 250 milioi eurotik gorako negozio-bolumena du (2024), eta, gaur egun, gero eta jarduera handiagoa du aeronautikaren sektorean.

Igorren eta Zamudion (Bizkaia) ditu lantegiak, eta nazioartean presentzia handia duen kooperatiba da, Txekiar Errepublikan, Mexikon eta Txinan dituen fabrikei esker. 1963an sortu zen, eta 60 urte baino gehiagoko esperientzia du jarduera berritzaileak garatzen, mundu osoko OEM nagusientzako soluzio seguruagoak, arinagoak eta eraginkorragoak diseinatzen eta fabrikatzen.