Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
BATZ Groupek Ecovadisen zilarrezko domina jaso du
Jasangarritasunaren arloko lorpenengatik aitorpen gisa, BATZ Groupek EcoVadis 2021 Zilarrezko Domina jaso du.
Balorazio honek, EcoVadisek ebaluatutako eta puntuazio onena lortutako enpresen % 25aren artean kokatzen du BATZ, eta industria-taldeak mugikortasun-eredu berri jasangarri baterako garapenarekin eta baterantzako trantsizioarekin duen konpromisoa berresten du.
Jasangarritasuna osatzen duten hiru dimentsioei ekiten, 2030 Agendaren garapen jasangarrirako helburuekin erabat datozen politika korporatiboen, ekimenen eta lorpenen bidez. Beste urrats bat beren interes-taldeekiko gardentasun-ariketan, zeinak beste ekimen batzuekin bat egiten duen. Esaterako, urtero publikatzen duen jasangarritasun-txostena, non ingurumen-jardunari buruzko informazioa, balio sozialaren sorrera, gobernantza korporatiboa eta RSCren gainerako alderdiak jasotzen dituen, eta BATZ Innovation Summit urteroko ekitaldia, balioa sortzearen eta dibulgazioaren bidez ezagutza bultzatzearen aldeko apustua.
Ecovadisek jarraitzen duen metodología, enpresa bakoitza bere tamainari, kokapenari eta sektoreari dagozkien alderdi materialen gainean ebaluatzen du, nazioarteko estandar nagusietan oinarrituta, hala nola NBEren Itun Globalaren Hamar printzipioak, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) konbentzioak, Txosten Globalak Aurkezteko Ekimenaren (GRI) arauak, ISO 26000 araua, CERES ibilbide-orria eta NBEren Enpresa eta Giza Eskubideei buruzko Printzipio Zuzendariak.