Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Basque Culinary Center Fundazioak BCC Wine-Ardoaren Institutuko Adituen Batzordea eratu du

Basque Culinary Center Fundazioak etorkizuneko Ardoaren Institutua osatuko duten Adituen Batzordeko hamabi kideak izendatu ditu. Zentroaren helburua Espainiako ardogintza-sektorearen premiei eta erronkei buruzko hausnarketa egitea izango da, eta Adituen Batzordearen aholkularitza izango du dagozkion estrategiak eta jarduerak garatzeko. Ardoaren sektorean prestigio handia duten 12 pertsonek osatzen dute Institutuaren ernamuina. Basque Culinary Fundazioak ardoaren munduko bere proiektu izarra sustatu nahi izan du diziplina anitzeko Adituen Batzordearen bidez; hori dela-eta, Fundazioak sektorearen etorkizuna aztertu, haren premiei aurrea hartu eta Ardoaren Institutuak garatu beharreko jarduerak identifikatu ahal izango dituzten pertsonekin indartu nahi izan du proiektua.
Joxe Mari Aizeagak, Basque Culinary Center Fundazioko zuzendariak, azpimarratu duen moduan, “etorkizuneko Ardoaren Institutua mundura irekitako proiektu bat izango da, eta haren bidez, ardoaren munduko profesional nahiz ezaguera berriak sortuko dira. Sektore honetan esploratzeko eta garatzeko asko dago oraindik, eta horri aurrea hartzeko eta etorkizuneko ildoen garapenean lan egiteko gai izango den agente aktiboa izan nahi dugu. Horretarako, aditu onenetan oinarritu gara, eta hurrengo urtetik aurrera, esparru horretan lan egiten hasiko gara elkarrekin”.
Adituak
Adituen Batzordeak etorkizuneko Institutuak garatuko dituen estrategien eta jardueren inguruko aholkularitza ematea izango du helburu, baita proiektuaren nazioarteko proiekzioa lortzea ere, prestakuntzaren, ikerkuntzaren eta berrikuntzaren arloetan. Ardoaren munduko lehen mailako profesionalek osatuko dute Adituen Batzordea, horien esperientziak eta ezagutzak aliatu bikainak izango baitira Ardoaren Institutua sektoreko agente dinamiko bihurtu dadin. Honako hauek osatzen dute Adituen Batzordea: Pablo Álvarez, Vega Sicilia upategiko lehendakaria; Guillermo Aranzabal, Rioja Alta upategiko lehendakaria; Jan Pettersen, Fernando de Castilla-Jérez upategiko lehendakaria; Pepe Hidalgo, Agustí Torelló eta Elena Adell enologoak; Josep Roca (Celler de Can Roca jatetxekoa, duela gutxi munduko jatetxerik onena aukeratua), Pablo Martín (Espainiako Sommelier Elkarteko lehendakaria) eta Eusebio Arbelaitz (Zuberoa) sommelierrak; eta Pedro Ballesteros, Espainiako Master of Wine bakarra. Horiez gain, Pilar Molestine kritikari gastronomikoa eta Quim Vila banatzailea izango ditugu.
Sektore garrantzitsua
Espainia munduko ardo-ekoizle garrantzitsuenetako bat da: rankingean lehenengoa da landatutako azalerari dagokionez, hirugarrena ekoizpenari dagokionez eta bigarrena mundura esportatzen duen bolumenari dagokionez. Ardogintzaren sektoreak sekulako garrantzia du Espainian, eta ez ikuspuntu ekonomikotik bakarrik, baita gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik ere. Gainera, gastronomiaren funtsezko elementutzat hartzen da.
Sukaldaritza tradizionaletik sukaldaritza modernora bilakaera garrantzitsua izan den modu berean −jatetxeak goitik behera aldatuz−ardoak ere nabarmentzeko moduko bilakaera izan du azken urteetan, gastronomiaren funtsezko elementu bihurtuz. Testuinguru horretan, Basque Culinary Center Fundazioarentzat funtsezko eginkizuna da ardoaren ezagutza sakona izango duten profesional adituak prestatzea. Horregatik, oso garrantzitsua da Ardoaren eta Edari Destilatuen Institutuaren aldeko apustua egitea.