Irakurriena
- 1. Gradu-amaierako euskarazko proiektu onenak saritu dituzte
- 2. Mondragon Unibertsitateak bere altxor botanikoa ezagutzera eman du zuhaitzen munduko egunean
- 3. Mccgraphics, arte grafikoen arloan bere negozioaren % 50etik gora esportatzen duen kooperatiba
- 4. Iñigo Albizuri: "Giza desberdinkeria murrizteko hazten jarraitzea da kooperatibismoaren etorkizuneko erronka handiena"
- 5. "Erregai fosiletatik energia berriztagarrietara egin beharreko trantsizio honek 2-3 hamarkada beharko ditu”
- 6. Europa erdian, bezero eta lehengaia nagusia bertatik bertara kudeatzeko aukera
- 7. "Energia" aztergai TU Lankideren azken zenbakian
- 8. MONDRAGONek bere azken soluzioak aurkeztu ditu Bienalean
- 9. “Gorputzari kaña emateko gogoz atera nintzen pandemiatik”
- 10. Danobatgroupek bere azken berrikuntzak aurkeztuko ditu BIEMHen
Basque Culinary Center-en ateak zabalik egongo dira aurtengo udan mundu osoko sukaldaritza-zaleentzat

Basque Culinary Center-ek hiru ikastaro emango ditu abuztuan BCulinary Club Summer izenarekin; goizez izango dira, 10:30etik 14:00etara, eta gaztelaniaz eta ingelesez emango dituzte aldi berean. Ikastaroetan 14 lagunek parte hartuko dute gehienez, eta Basque Culinary Center-en instalazioetako bisitaldia, prestatutakoarekin egindako bazkaria, uztartzea eta opari sorta bat ere sartzen da.
Sukaldaritzako aurretiko prestakuntzarik ez da behar ikastaroetan esku hartzeko. 18 urtetik gorakoek parte har dezakete, eta, heldu batek lagunduta, baita 15 urte baino gehiagoko adingabeek ere. Interesdunek 688 607 144 telefonora deitu edo summerclub@bculinary.com helbidera idatzi behar dute.
Abangoardia eta izarren sukaldaritza tailerra
Gehienez ere 10 pertsonak parte hartuko dute tailer honetan (ingelesez eta gaztelaniaz). Chef aditu baten zuzendaritzapean, sukaldaritzako azken teknikak ezagutu eta esperimentatuko dituzte, gero etxean aplika ditzaten. Esferifikazioak, aparrak eta gelifikazioak egingo dituzte. Prezioa: 110 euro.
Ikastaroa abuztuaren 2, 4, 9, 16, 18, 23 eta 30ean egingo dute.
Cook & Pintxoak tailerra
Pintxo tradizionalak eta abangoardiakoak egingo dituzte tailer honetan, hala nola gilda tradizional eta eguneratuak; txangurruz betetako barazki-kaneloiak; tenperatura baxuan egindako arrautza, patata-pure trufatuarekin; foie eta urdaiazpiko-ezpalezko bonboiak, eta kafe-izozki torrada. Gaztelaniaz eta ingelesez emango dute, eta 110 euroko prezioa du.
Ikastaroa abuztuaren 3, 10, 17, 24 eta 31n egingo dute.
Cook VisitEAT & Taste tailerra
Tailer honetan parte hartzen dutenek (14 gehienez), Basque Culinary Center bisitatzeaz gain, Euskal Herria eta bertako gastronomia ere ezagutuko dute lehengaien bitartez. Horretarako, Basque Culinary Center-eko kide izango dira egun batez. Hala, bada, ikasgela bakoitzean bertako produktuak ezagutu, eta hainbat pintxo eta plater egingo dituzte; besteak beste: txipiroi-kroketak; antxoa, hegaluze, pipermin eta arrautzazko mokadutxoa; ahate-papar carpaccioa, sagar osmotizatuarekin; taloa, txistor eta Idiazabal gaztarekin, Santiago tarta, iparraldeko mojitoa. Ikastaroa abuztuaren 1, 8, 11, 22, 25 eta 29an egingo dute, eta 75 euro balio du.
Gastronomiazaleentzako ikastaro gehiago ere egongo dira Basque Culinary Center-en irailetik abendura bitartean. Informazio gehiago hemen: http://www.bculinaryclub.com/cursos/