Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Banatu dira HUHEZINEMA sariak
HUHEZINEMA, euskal film laburren jaialdia arrakastatsua izan da bere 11. edizioan. Martxoaren 23an, Aretxabaletan egin zen sari banaketa jaialdia eta aurkezle lanetan ibili ziren Hesian taldeko abeslaria eta aurkezlea den Zuriñe Hidalgo eta Iban García Youtuber eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea.
Irabazleak
Film labur guztiak ikusi ondoren, ikusleek euren botoaren lanarik gogokoena emateko aukera izan dute. Boto guztiak zenbatuta, sari banaketari ekin zaio.
Honako hauek dira Huhezinemako 11. edizioaren irabazleak:
- Kutixi Saila
Basque Culinary Saria (400€): Jan-burgesa
Ikusleen Saria (100€): Entsalada
- MU Ikasleen Saila
Fikzio Onenaren Saria (300€): Karkarcar
Dokumental Onenaren Saria (300€): Harriz herri
Argazki Onenaren Saria (kamera materiala, 1500€ baloratuta): Marra Gorria
Ikusleen Saria (100€): Karkarcar
- Sail Ofiziala
Huhezinema Saria (200€): Finalista guztiek jaso dute kantitate hura
Goiena Saria (Euskarazko film onenari, 1000€): Areka
Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia, 400€): Zulo
Ikusleen Saria (300€): Aprieta pero raramente ahoga
(1) Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra, 700€): Zulo
Kartel onena (200€ eta Eusko Label saskia): Marina García
(1): Film labur guztien artean emandako saria

