Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea
Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Ausolanek, BCC Innovationekin elkarlanean, jangeletako errezeta tradizionalak birplanteatu ditu
Ausolan, kolektiboentzako sukaldaritza enpresakBasque Culinary Centerreko gastronomiako zentro teknologiko BCC Innovationen lankidetza izan du, errezeten bideo bat garatzeko, zeinean errezeta klasikoak birplanteatzen diren elikatzeko ohitura berrietara egokitzeko eta, aldi berean, hainbat aholku ematen diren dieta osasungarriari eta sukaldean modu osasuntsuan aritzeari buruz.
Innova Recetas by Ausolan izenburuarekin, “xedea da menuen proposamena berritzea, berrikuntzan eta kalitatean oinarritutako kosorkuntza eta kopartaidetza proiektu baten bidez, errezeta osasungarri berriak eta etxean erraz prestatzekoak eskaintzeko”, adierazi du Ausolaneko EAEko hezkuntza proiektuaren taldeak.
Proiektua abian jartzeko, Ausolanek errezeta batzuk aukeratu ditu – eskola jangeletako menuetan ohikoak –, eta, BCC Innovationekin batera, errezeta horiek birformulatzeko lan egin du, proposamen osasungarri, nutrizional, deigarri eta mamitsu berriak lortzeko. Berrikuntzaren aldeko apustua, proposamen bakan, berezi eta pertsonalizatuak emateko estrategia gisa.
Garatu diren lehenengo bi errezetak hauek izan dira: arroz integral krematsua sasoiko barazkiekin eta oilasko errea erromero eta limoiarekin su bizitan erregositako barazki eta patata erreekin.
Bi proposamenek dagoeneko badute errezeta bideoa, pausoz pauso azaltzeko nola prestatu, elikagaien ezaugarriak eta prestatzeko modurik onena, ahalik eta plater osasungarriena lortzeko.
Innova Recetas by Ausolan eskola jangeletan
Basque Culinary Centerreko BCC Innovation gastronomiako zentro teknologikoaren eskutik garatutako errezeten bideoekin, etxean prestatzeko proposamen kulinario berriak eskainiko dira, eta plater berriak Ausolanek Euskal Autonomia erkidegoan kudeatzen dituen eskola jangeletan zerbitzatuko dira, “hala nahi duten ikastetxeen esku jarriz errezeta gastronomiko berriak, eskola jangelei eboluzionatzen laguntzeko”, adierazi du Ausolaneko EAEko hezkuntza proiektuko taldeak.
Ekimena Ausolanen hezkuntza proiektuan sartzen da, eta indartu egiten du konpainiak menu askotarikoak eta orekatuak diseinatzeko apustua, tokiko osagaiak eta produktuak aukeratzearekin batera, plateren prestaketa eta lan egiteko modua jasangarriak izan daitezen ingurumenarentzat eta kokatuta dauden ingurunearentzat.