Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Asier Salsamendi, Erreka Connected Access negozio unitateko zuzendari berria
Bere ibilbide profesionala kooperatiba ezberdinetan garatu du, Irizar S.Coop-en 13 urtez lan egin du, eta azken urteetan Orona S.Coop-en Poloniako negozioaren arduradun izan da, bertako negozioak kudeatuz eta hazkundea bultzatuz.
Erreka Connected Access negozio unitateko arduradun gisa, bere eginkizun nagusia negozioaren hazkundea modu jasangarri batean bultzatzea izango da
Mondragon Unibertsitatean Industria Antolakuntzako Ingeniaritza ikasi zuen, eta ordutik rol desberdinak bete ditu ingeniaritza, prozesu eta produktu garapen, salmenta osteko zerbitzu eta arlo komertzialean. Azken urteetan, kudeaketa lanetan aritu da gehienbat.
Erreka Connected Access negozio unitateko arduradun gisa, bere eginkizun nagusia negozioaren hazkundea modu jasangarri batean bultzatzea izango da, orain arte egindako lana sendotuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuz. Bere helburu nagusien artean egindako lana indartzea dago, etorkizuneko erronketarako prestatzea eta egindako bidearekin jarraipena ematea.
“Industria sektorean aldaketak gero eta azkarrago gertatzen ari dira. Errekan, gure historia eta balioekin, aldaketa horiek ulertu, kudeatu eta etekinak ateratzen saiatu behar dugu, errentagarritasuna eta lehiakortasuna mantenduz, eta gure gizarteari onurak ekarriz”, adierazi du Salsamendik.
Errekari buruz
MONDRAGON Korporazioaren parte da, 500 pertsonatik gorako lan-taldea du gaur egun, eta 75 milioi euro fakturatu ditu azken ekitaldian
Erreka, gaur egun, enpresa dinamiko eta multilokalizatua da, gertuko gizartearen eraldaketa eta kooperatibaren hazkundea bultzatzen duena, printzipio eta baloreei jarraituz.
MONDRAGON Korporazioaren parte da, 500 pertsonatik gorako plantilla du gaur egun, eta 75 milioi eurotik gorako fakturazioa azken ekitaldian. Errekak 6 ekoizpen lantegi ditu 3 kontinentetan, eta gaur egun salmenta guztien % 71,4 nazioartekoak dira.
Bere 4 negozio lerroekin (Plastics, Smart Fastening, Medical eta Connected Access), Errekak zerbitzu eta produktuen eskaintza dibertsifikatu du, bere dibertsifikazio estrategia berrikuntza irekian oinarrituz. Gaur egun, hazkunde ez-organikoko proiektuetan murgilduta dago, etorkizunera begira enpresetan, ekimenetan inbertitzeko.