Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Arrasatek Ausolan sortu zuten 17 emakumeak omendu ditu kale batekin
Azaroaren 17an Arrasateko Udalak 17 Emakume kale berria inauguratu zuen. Zuztarrak Errotuz elkarteak antolatu zuen ekitaldia, Arrasateko Udalaren babesarekin, eta bertan egon ziren Maider Morras alkatea eta Mª Dolores Albisua eta Mercedes Mogilincki, 17 emakume haietako bi. Duela mende erdi baino gehiago sortutako ondarearen inguruko testigantzak partekatu zituzten Mª Dolores eta Mercedesek.
17 emakume horiek emakumeen ekintzailetzarekin, ahalduntzearekin eta eskubideekin konprometituta egoteagatik nabarmendu ziren, 1969ko garaia konplexua zen-eta. Izan ere, haiei zor zaie Espainian lehen lan haurtzaindegia sortzea, gaur egun Umezaintza izenez ezagutzen dena.

17 Emakume kalea emakume horiek izan zuten eragina eta ezarri zituzten balioen aitortza da, balio horiek oraindik ere indarrean baitaude Ausolanen 11.000 profesionalek -horietatik asko emakumeak- osatutako lantaldean.