Arrantzarako sareak birziklatzeko BIRSARE proiektu berria

Osasuna eta ongizatea (GJH3) eta itsaspeko bizitza (GJH14) Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) jorratzen dituen berrikuntzarako lankidetza-proiektu berri batean murgildu da Leartiker.
Card image cap
2023/12/27

BIRSARE izeneko proiektu honetan zentro teknologikoak Aclima, Birziplastik, MIK, Plásticos Clossa eta CEP – Espainiako Plastikoen Zentroarekin lan egingo du, Ekonomia Urdinaren esparruan balio-kate zirkular berriak aztertu eta garatzeko, arrantza-sareak birziklatuz.

Ekimen honen bidez, 4.0 teknologietan oinarritutako datu- eta informazio-trukaketarako tresnak garatzeko beharrezkoak diren ezagutza berriak sortu nahi dira, erabilitako arrantza-sareak birziklatzeko kate berriak finkatzea ahalbidetuko dutenak.

Azken asteetan BIRSARE proiektua hainbat ekitaldi eta topaketetan aurkeztu da, esaterako, pasa den azaroaren 22an berrikuntzarako lankidetza-proiektuak ezagutzera emateko CEP Proyectos online ekitaldian. Halaber, azaroaren 29an, Aclima, Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterrak BECen antolatu zuen Basque Greentech Foroan ere aurkeztu zen egitasmoa bertan izan ziren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eta ingurumen sektoreko kideen aurrean.

Blanca Lekubek, Leartiker Polimeroen Teknologiako Garraio Jasangarria arloko ikerlariak eta BIRSARE proiektuko arduradunak, bi ekitaldietan egin zuen aurkezpenetan proiektu honek birziklatze-enpresen digitalizazioari eman nahi dion bultzada azpimarratu zuen. Helburu hori lortzeko, birziklatze-prozesuari, materialen garapenari eta azken prototipoen fabrikazioari buruzko informazio guztia plataforma digital batera irauliko da. Plataforma horrek prozesuaren trazabilitatea ziurtatuko du eta bizi-zikloaren analisia (LCA) kalkulatzea erraztuko du.

+cep proyectos500ok.png

CircularSeas, BIRSARE proiektuaren aurrekaria

Leartikerrek BIRSARE proiektuaren aurrekaria den beste proiektu batean lan egin zuen pasa den urte amaiera arte. CircularSeas Interreg Atlantic Area proiektua hain zuzen ere. Egitasmo horretan itsasoko hondakinen balio-katearekin lan handia egin zen, bai eta portuetako hondakinen kudeaketaren analisia eta hondakin mota bakoitzerako birziklatze-prozesuaren garapena ere.

Orain, BIRSARErekin, arrantza-sareen birziklatze-prozesua industrializatzea eta altzarietarako eta automobilgintzaren aplikazioetarako prototipoak garatzea da helburua. Horretarako, Leartikerrek Birziplastic enpresarekin batera lan egingo du birziklatze-prozesuaren industrializazio fasean eta prototipoen garapena Clossa enpresak hartuko du beregain. Prozesu osoa MIK enpresak produktuen bizi-zikloaren analisiaren bidez ebaluatuko du.

BIRSARE proiektua Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatu du, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan, ETEen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin ikerketara bideratutako laguntza programen bidez.

Zentro teknologikoa, Elikagaien Teknologian eta Polimeroetan espezializatua.