Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Arizmendik “Arkitektura lehen hezkuntzan” liburua aurkeztu du
Arizmendi Ikastolak gaur abenduak 17 aurkeztu du "Arkitektura lehen hezkuntzan" Arrasateko Santa Teresa gunean. Aurkezpenean izan dira: Iban Roa, Santa Teresa guneko zuzendaria; Amaia Tirados, LKS KREAN arkitekta; Joxe Oleaga, LKS KREAN arkitektoa; eta Olatz Lazkano, Santa Teresako guraso eta auzokidea.
Arkitekturaren rola pedagogian
Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako bidean aurrerapausoak ematen ari da Arizmendi Ikastolak azken urteotan. Arkitekturak rol erabakigarria jokatzen du eredu pedagogiko horretan, izan ere, eraldaketa pedagogiko honi erantzun egoki bat emateko espazioak birdiseinatzea eta eraldatzea beharrezkoa da. Horregatik, pixkanaka-pixkanaka Ikastolako espazio eta txoko guztiak egokitu ditu Arizmendik.
Egitasmo pedagogiko honetan azpimarra hiru esparrutan jartzen da: norberaren konfiantzan, besteenganako konfiantzan eta inguruarekiko konfiantzan. Horregatik, guneen egokitzapenean giltzarri izan dira auzokideak. Berekin batera garatu dute egitasmoa, elkarrekin.
Espazioaren eraldaketa, arkitekturaren garrantzia eta Lehen Hezkuntzako metodologia biltzen dituen liburua garatu du Arizmendik “Arkitektura Lehen Hezkuntzan” izenburupean. Liburua oinarri izango da eraldaketa honi ekin nahi dion edonorentzat, baita prozesuan buru-belarri dabilenarentzat ere.
Santa Teresa eraikineko arkitektura-lanean eta Lehen Hezkuntzako metodologia pedagogikoan sakontzen duen liburua aurkeztu da.
Konfiantzaren Pedagogiaren markoarekin bat datozen espazioak Lehen Hezkuntzako beharretara moldatu ditu Arizmendik. Espazio berria malgua da, Ikastolako hezkuntza-ildoak bertan islatzen dira eta askotariko dinamikak egiteko aukera eskaintzen du.
