Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak Ormaetxea eta Gorroñogoitia omenduko ditu
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Jose Maria Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia omenduko ditu, Arrasateko mugimendu kooperatiboaren sortzaileetako bi kide. Horrela, beraien bizitzan zehar "balore kooperatiboen defentsa eta garapenaren alde" egin duten lana jarri nahi dute balioan.
Aitortza datorren ostegunean egingo da, ALEk urteko Batzar Orokorraren ostean. Batzarra 18:00an hasiko da eta ondoren egingo da omenaldia, 19:00ak inguruan. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming-ean emitituko baita, www.tulankide.com bitartez.
ALEk gogoratu nahi du Ormaetxea eta Gorroñogoitia Talleres ULGOR Esperientzia Kooperatiboaren lehen enpresaren sortzaileak izan zirela 1956 urtean, beste fundatzaile hauekin batera: Jesús Larrañaga, Luis Usatorre, eta Javier Ortubai, Arizmendiarrietak berak gidatuta.
Omenaldia eta gero, hitzaldi interesgarria izango da, Juanjo Alvarezen eskutik. “Ciencia, Sociedad, Formación: Valores y Responsabilidad” izango da izenburua.
Juanjo Alvarez, Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da (Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan) eta baita Cuatrecasas despatxoko kontseilaria.