Irakurriena
- 1. "Eroski errentagarri bat ikusten dut, enpresa eta gizarte proiektu anbiziotsu eta ilusionagarri batekin"
- 2. Zazpi hilabeteren ondoren iritsi da ondo merezitako aitortza
- 3. Olano diputatu nagusiak Erreka bisitatu du
- 4. Lehendakariak Bexen Medical bisitatu du, pandemian egin duen lana eskertuz
- 5. Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenari eskainitako kupoia aurkeztu dute
- 6. AFM Klusterrak Jose Perez Berdud izendatu du presidente
- 7. Xabier Sotil: "Gazteak balioetan oinarrituta konbentzitu behar dira, etorkizuneko kooperatibak eraiki ditzaten"
- 8. Arizmendi eta Mundukideri esker, ordenagailuak Brasilgo eskoletara
- 9. Mondragon Unibertsitateak eta Elayk bat egin dute automobilgintzarako pieza metalikoen fabrikazioa hobetzeko
- 10. Kargadore inalanbrikoa garatu du Ikerlanek, Europa mailako proiektu baten baitan
Arizmendi Ikastolak Gabonetako Futbol Txapelketa aurkeztu du

Arizmendi Ikastolak Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian egindako prentsaurrekoan aurkeztu du XV. Gabonetako Futbol Txapelketa. Emakumezkoen kirolarekiko duen konpromisoa nabarmendu nahi izan du antolakuntzak, duela 15 urte irekitako bidea egonkortzeko egin duten lana azpimarratuz.
Abenduaren 28an Debagoienako selekzioa, Deportivo Alaves eta Real Sociedad B izango dira nor baino nor
Horrez gain, urtero txapelketa honen antolakuntza posible egiten duten agente guztiak eskertu nahi izan ditu Arizmendi Ikastolak, emakumezkoen futbola egonkortzeko denen lana beharrezkoa baita.
Talde ezberdinen topaketa
Gabonetako Txapelketa abenduaren 28an hasiko da senior mailako triangular batekin. Bertan, 16:30tik aurrera, Debagoienako selekzioa, Deportivo Alaves eta Real Sociedad B izango dira nor baino nor.
Abenduaren 29an aldiz gazteen txanda izango da, alebin, kadete eta infantil mailako taldeak goizetik hasita arituko baitira lehian. Gaztetxoen txapelketa gehienbat Gipuzkoa osotik etorriko diren taldeek osatuko dute. Hala ere, nabarmentzekoa da infantil mailan Errealak Gipuzkoan dituen hitzartutako taldeetako jokalariek osatutako selekzio bat aurkeztuko duela, edo kadete mailan Valladolideko talde bat etortzekoa dela.