Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Adolfo Jarrinek hitzaldia eskaini du MIKen
Baloreetan oinarritutako erakunde-eraldaketaren esparruan aditua da Adolfo Jarrin eta bere ikuspegia eskaini zien bertaratutakoei. Enpresa munduaren aldaketaren paradigmari buruz aritu zen. Jarrinen esanetan, "erakundeek lan egiten duten kontzientzia maila ezberdinen perspektiban oinarritzen den ereduak, inpaktu zuzena dauka euren negozio ereduetan eta haien etorkizuneko jasangarritasunean".
Bertaratutakoen iritziak partekatzeko ere balio izan zuen hitzaldiak, beraien artean eta adituarekin; hala nola, dituzten erronkak, garapen guneak eta kezkak. Besteak besta, ULMA Packaging, Jegan, Mondragon Nazioarteko Heziketa, Kirolbet, Ormola Industriak, Ulma Handling, Gehiber… eta beste zenbait enpresatako ordezkariek parte hartu zuten hitzaldian.