Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Abantail eta Siemens enpresek Mendix Low-code tresna merkaturatzeko akordioa sinatu dute
Mendix Siemens Digital Industries Software-ren Low-code plataforma da.

Abantail eta Siemens-ek merkatuko liderra den Mendix Low-code tresna merkaturatzeko akordio berria sinatu dute. Akordio horrek Mendix-en hazkundea azkartuko du merkatuan, eta enpresen eraldaketarako tresna berritzaileen eskaintzan Abantail-ek duen posizioa indartuko du.
Mendix Siemens Digital Industries Software-ren Low-code plataforma da. Aplikazio bisualak sortzeko sistema arin eta erraza. Ez dago kodea garatu beharrik; elementuak eraman eta askatu egiten dira pantailei, datuei eta logikari forma emateko. Horrela, edonork aplikazioak azkarrago eta baliabide gutxiagorekin garatu, integratu eta zabaldu ahal izango ditu.
Akordio horri esker, konponbide arin eta osoak eskain dakizkioke merkatuari, enpresek eraldaketa digitala bizkortzen lagunduz. Aldi berean, Abantail-ek Siemensekin duen harremana indartuko du, Siemens-en porfoliotik Abantailek merkaturatuko duen bigarren produktua izanik, RuleStreamekin batera.

Zer da Mendix
Mendix Siemensen Low-code plataforma da. Aplikazioen garapena erabiltzaile mota guztientzat eskuragarriagoa izatea ahalbidetzen duen tresna.
Mendix-en ezaugarrien artean honako hauek nabarmentzen dira:
Drag-and-drop funtzionalitatearekin ikus-modelatzea (arrastatu eta askatu) eta erabiltzaile-interfaze arin, intuitibo eta erraza.
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, edozein gailutarako.
Aplikazioak aurrez konfiguratutako osagaiekin sortzeko aukera, hala nola elementuak, txantiloiak, konektoreak, etab.
Taldearen lankidetza errazten duten tresna integratuak, programatzaile adituek eta negozio-taldeak proiektuan modu aktiboan parte har dezaten ahalbidetuz.
Funtzionamendua hodeitik, malgutasuna, eskalagarritasuna eta eskariaren araberako garapena eskainiz.
Enpresaren datuak, sistemak eta zerbitzuak modu erraz eta seguruan integratzea, aurrez konfiguratutako konektoreen edo integrazio pertsonalizatuen bidez, barnean garatuta.