Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
“Mundukiderekin kooperante izatea oso esperientzia aberasgarria izan da”
Etor Arregi, ULMAko kooperanteak, Brasilen bizi izan duen esperientzia kontatzen du. Bide batez, beste kultura bat ezagutzeko grina duen edonori gomendatzen dio kooperante izatea.
Bi urtez egon da Etor Brasilen, Mundukidek bertan duen proiektuan laguntzen. Zergatik animatu zen, nola iritsi zen, zer aurkitu zuen bertan, nola igaro dituen bi urteak... hauek eta beste hainbat gauza aipatzen ditu elkarrizketa honetan.
Horrez gain, beste kultura- eta gizarte-ingurune batean parte hartzeko eta lan egiteko interesa duen edonor animatzen du. "Horrek aukera emango dizu autokudeaketa, antolaketa- eta komunikazio-gaitasunak garatzeko. Azken batean, balio kooperatiboak suspertzeko esperientzia bat bizitzeko aukera ederra da".