Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
“Etxebizitzetan eta oro har eraikinetan murriztu egin beharko da energiaren kontsumoa etorkizunean”
Zergatik da garrantzitsua proiektua?
Energia berriztagarrien arloan da inportantea. Kontua da, etxebizitzetan energiaren kontsumoa murriztu beharko dela etorkizunean eta Europako Batasunak zuzentarau bat atera duela 2020 urtera begira, eta horren arabera energiaren kontsumoa dezente gutxitu beharko da.
Stirling teknologia aplikatuko duzue zuen ikerketa proiektuan. Bai, hala da. Guk lideraren lana egingo dugu ikerketa proiektua garatzeko sortu dugun kontsortzioan, baina bertan badira stirling teknologia oso garatuta dutenak. Guztira unibertsitateak, berrikuntza guneak eta enpresa pribatuak batu gara Europa mailako egitasmoan.
Zein da kontsortzioaren profila?
Askotarikoa da, Bulgariatik, esaterako, Unibertsitate batek parte hartuko du. Lituaniatik Stirling teknologia garatzen duen berrikuntza gune batek eta energia berriztagarrietan eskarmentu handia duen enpresa batek. Italiatik geotermiako instalazioak egiten dituen enpresa batek, guk ere gure zentroan berrikuntza eta garapena lantzen dugu. Ezberdinen arteko lana koordinatzea tokatuko zaigu.
Proiektuari hasiera emateko abenduan jardunaldia egin duzue Otaloran, ezta?
Bai, martxan jartzeko balio izan du. Proiektuaren gainean planifikatzeko, kronogramak egiteko eta ikerketa abiarazteko. Orain, bi urte ditugu Europan aurkeztu aurretik. Proiektua garatu eta negozio modulu bat abiarazi nahi dugu. Hori da gure erronka datozen hilabeteotan.