Irakurriena
- 1. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 2. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 3. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
- 4. Lortek Bilbora hedatu da
- 5. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 6. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
“Culinary Zinema: Zinea eta Gastronomia” ekitaldiaren laugarren edizioa irailaren 19tik 27ra bitartean
Irailaren 20an ekingo zaio “Culinary Zinemaren” laugarren edizioari, The Hundred-Foot Journey filmarekin. Zaporez betetako komediaren protagonista Helen Mirren aktorea da, Oscar sari baten irabazlea; zuzendaria, berriz, Lasse Hallström zinegile ospetsua da, eta ekoizleak Steven Spielberg eta Oprah Winfrey. Guztira, zazpi film luze eta lau labur biltzen ditu aurtengo egitarauak.
Programatutako filmak Tokyo Gohan Film Festival zinemaldiaren saria jasotzeko aukera izango dute estreinakoz.
Donostiako Zinemaldiak lau urte daramatza Berlingo Zinemaldiarekin eta Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, Euskal Herriko urteko zinema-hitzordu garrantzitsuena eta Michelin izar gehien biltzen dituen munduko eskualdeetako baten aberastasun gastronomikoa uztartzeko xedearekin.
Irailaren 20an ekingo zaio “Culinary Zinemaren” laugarren edizioari, The Hundred-Foot Journey filmarekin eta guztira, zazpi film luze eta lau labur biltzen ditu aurtengo egitarauak.
Ohikoa denez, hautatutako filmen erakustaldiarekin batera afari tematikoak egingo dira, nazioarteko ospea duten sukaldarien eskutik, Basque Culinary Centerren eta Mirador de Ulía, ni neu eta Tenis Ondarreta jatetxeetan.
Gainera, aurten, Tokyo Gohan Film Festival zinemaldiarekiko lankidetza-harremana hasiko du “Culinary Zinemak”. Japoniako zinemaldia 2010ean jarri zuten abian, xede jakin batekin: filma ikusteko ekintzatik haratago joatea eta otordu bat bost zentzumenekin dastatzea, zinema eta musika ona lagun, “film gozagarriak” programatuta. Zinemaldia Omote-Sandon egiten dute, Tokioko Harajuku inguruan, toki ezin hobea bestelako kulturaz eta bizimoduaz gozatzeko. Tokyo Gohan Film Festivalek aukeratutako epaimahaiak 10.000 €-ko saria emango dio “Culinary Zineman” parte hartuko duten filmeetako bati. Film irabazlearen nazioarteko banatzaileak jasoko du saria, edo, horrelakorik ezean, ekoizleak.
Filma ikusi eta ondoren afaltzeko sarrera bateratuak irailaren 1ean jarriko dira salgai, 57,20 €-tan, Zinemaldiaren ohiko salmenta-bideetan: