Irakurriena
- 1. MONDRAGON Healthek osasunaren merkatuan duen presentzia indartu du
- 2. Fagor Automation, Soraluce eta Danobat Hannoverreko EMO 2023 azokan
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentua erakartzeko hitzarmena sinatu dute
- 4. Urriaren 22an egingo dute Mundukideren VIII. lasterketa solidarioa
- 5. "Talentua, berrikuntza eta ekintzailetza dira Mondragon Unibertsitatearen bereizgarriak"
- 6. Hamaika gaztek beren bizitzako abentura biziko dute
- 7. Aldaketa Stirling Zentroan eta Osagaien Dibisioko Berrikuntza zuzendaritzan
- 8. Mondragon Unibertsitateak 14 titulu berri eskainiko ditu hainbat jakintza-arlotan
- 9. IDEKOk piezak mekanizatu bitartean bibrazioak murrizteko teknologia berriak aurkeztu ditu Dublinen
- 10. Zer egiten du MONDRAGONek?
“Herrialde pobretuetako ikuspegia ematea da Mundukideren papera”

Zer eragilerekin ari zarete elkarlanean?
Alde batetik, Mundukideren bidelagun naturalak diren izaera ezberdineko kooperatibekin, tartean Hezkuntza alorreko Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi ikastola. Izan ere, kooperatiba bakoitzak Mundukiderekin duen inplikazioak gizartearen eraldaketan eragiten du zuzenean. Bestalde, hegoaldeko herrialdeetan Mundukiderekin elkarlanean ari diren erakunde eta komunitateekin. Mundukideren ikuspuntutik, mundu mailako erronkei, leku desberdinetan emandako erantzun zehatzen elkar ezagutzak, errealitate desberdinen gerturatzea sortzen du. Gerturatze hau gizarte eraldaketarako ekarpen oso aberasgarria da, norabide bikoitzean balio eta printzipioak indartzeko aukera ematen duelako.
Nola landu ikuspegi globala Gizarte Eraldaketan?
Proposamen hau zehazteko kooperatibetan talde eragileak sortu eta bertako pertsonekin ikasketaekintza saioak egitea da lehen pausoa. Saioak, hausnarketara bideratuta egongo dira eta benetako ikuspegi aldaketa bat lortzeko asmoz, ondoren Mundukidek hegoaldean laguntzen duten programa bat bisitatuko da. Bertako erakundeekin erlazioak sortzea da helburua, eta erronka komunak adostea. Proposamenaren amaieran, hegoaldeko programetako ordezkariak etorriko dira gurera, eta ondorio eta ikasketak partekatuko ditugu. Honetaz gain, hezkuntzako eragileekin ikasleei begira landuko diren beste ekintza batzuk ere aurre ikusten ditugu, azken finean gazteekin ere ikuspegi globala lantzeko helburuarekin.
2030 agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak nola txertatzen dira proiektu honetan?
Nazio Batuen Erakundeak onartutako 2030 agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak proiektu honen erreferenteak dira. Agendak dion bezala, erronka globalei lekuan lekuko erantzunak ematea da helburua, eta proiektu honek erantzun horiek elkar ezagutzeko zubiak eraikitzen lagunduko du. Horrela, garapen iraunkorraren ardatzak diren, garapen ekonomikoa, gizarte garapena eta ingurugiroa modu bateratuan lantzeko.