TUlankide MONDRAGON

118 pertsonek egin dituzte Cambridge azterketak MondragonLinguan

2020/06/17

MondragonLinguak, Cambridge-ren eta euskal osasun-agintarien gomendioei jarraituz, segurtasun-protokolo zorrotza zehaztu du.
118 pertsonek egin dituzte Cambridge azterketak MondragonLinguan

Ekainaren 12an eta 13an, MondragonLinguak Cambridgeko azterketak egin zituen Arrasateko zentroan. First Certificate in English eta Certificate in Advanced English probetara aurkeztutako 118 ikaslek oraingo honetan bizi dugun osasun-alarmak markatutako neurri zorrotzak betez egin zituzten azterketok.

Era berean MondragonLinguak osasun-alertaren iragarpenaren ondoren, egun gutxitan azterketak prestatzeko metodologia aldatu behar izan zuen formatu presentzialetik online metodologiara igaroz, proba horietarako hautagaiak MondragonLinguak ezarrita dituen kalitate-estandarrekin prestatzen jarraitu al izateko.

MondragonLingua-Cambridge

Cambridgeko azterketa ofizialak, materialen segurtasunari eta konfidentzialtasunari dagokienez, beti irizpide eta arau zorrotzei jarraituz egiten dira. Egoera berri honetan ere Cambridgek jakin izan du nola egokitu, pertsonen segurtasuna lehenetsiz arau horietako batzuk malgutuz edo aldatuz.

Era beran MondragonLinguak, Cambridge-ren eta euskal osasun-agintarien gomendioei jarraituz, segurtasun-protokolo zorrotza zehaztu zuen (adibidez) honako neurri hauek hartuz:

-       Langile guztiek (jagoleak, ikuskatzaileak eta aztertzaileak) hainbat prestakuntza-saio jaso zituzten. Horietan, maskarak eta eskularruak nola erabili, eta pertsonen artean 2 metroko distantzia mantentzeko jarraitu beharreko protokoloen berri eman zen.

-       Azterketara gerturatutakoek Covid 19 sintomarik ez izatearen eta osasun-egoera onean egotearen adierazpen sinatua aurkeztu behar izan zuten.

-       Arrasateko MondragonLinguako zentroan garbiketa eta desinfekzio sakona egin zen. Gainera, aztertzaileek, hautagai berriak jasotzen zituzten bakoitzean, ikasgelak desinfektatzen zituzten.

-       Mahai guztiak hautagaien artean bi metroko distantzia egoteko moduan jarriak zeuden. 

-       Sarrera-irteera, ibilbide norantza eta segurtasun-distantzien inguruko argibideak ezarri ziren.

-       Gainera, espazio guztietan eskuetako gelak eta maskarak jarri ziren.

MondragonLingua-Cambridge

Hautagaiak, mailaka iritsi ziren, maskarak eramanez, segurtasun-distantziari eutsiz eta Covid 19ren sintomarik ez dutela eta osasun-egoera onean daudela dioen adierazpen sinatua aurkeztuz.

Neurri horiekin guztiekin, proba normaltasun osoz egin zen, eta orain emaitzen zain gaude.

Eguraldia
Asteazkena 21 Min: 13
Max: 23
Osteguna 22 Min: 13
Max: 22
Ostirala 23 Min: 9
Max: 19
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak