Más leído
- 1. De Mondragon Unibertsitatea a campeón del mundo de Fórmula 1 con McLaren
- 2. 10 proyectos premiados en los MONDRAGON TFG-TFM Sariak 2024
- 3. Fagor vuelve al mercado del Confort
- 4. La XII edición del Foro MONDRAGON reúne en el Kursaal a más de 400 personas de las cooperativas
- 5. Javier Amezaga, nuevo director general de la División de Equipamiento de MONDRAGON
- 6. MONDRAGON y Mondragon Unibertsitatea México fortalecen su colaboración para la innovación y el desarrollo de talento en América Latina
- 7. La campaña de ayuda a las personas damnificadas por la DANA sigue activa en Eroski
- 8. Pello Rodríguez se reúne con el lehendakari Pradales
- 9. MONDRAGON celebra su Foro de Finanzas
- 10. Matrici solicita la apertura de la fase de liquidación
Aitor Otxoa: "Nire bizitza aldatu dezake San Frantziskoko egonaldiak"
Zergatik aukeratu zenuen LEINNeko gradua egitea?
Batxilergoa ari nintzen ikasten Bergarako Aranzadi ikastolan, MUko irakasle batzuk etorri ziren bertara LEINN gradua aurkeztera eta asko gustatu zitzaidan. Nik enpresagintza arloa nuen gustuko eta hasieran GADE egitea pentsatu nuen. Erabakia hartu baino lehen, ordea, orientatzailearekin hitz egitea erabaki nuen, eta azkenean LEINN hautatu nuen.
Bestalde, urte hartako maiatzean sorosle frogak egin ostean, bakteria baten ondorioz ia bi aste Donostia Ospitalean egin nuen, eta selektibitateko bigarren deialdira joan behar izan nintzen. Honek sorosle moduan lana egitea eta gauetan ikastera behartu ninduen. Selektibitatea uztailan egin eta arazo barik pasa nuen nire aurreko nota mantenduz.
Arlo honetan eskerrak eman behar dizkiet Aranzadi ikastolako irakasle guztiei asko lagundu baitzidaten batxilergoko bi urteetan. Ondoren, LEINNeko koordinatzaileekin batu nintzen Irun eta Oñatiko Campusetan, elkarrizketa bat egin zidaten eta nire perfila oso aproposa zela adierazi zidaten. Gradu hau aukeratzeko askotariko arrazoiak izan nituen, baina bereziki talde lanean aritzea asko gustatzen zait. Era berean, atzerrira joatea oso interesgarria zen niretzat, hamasei urte nituenetik kanpoan bizi izan naiz, lehenengo bizikletaren arloan, eta gero arrebarekin Bergaran eta ondoren graduarekin. Gainera graduaren filosofiak asko erakartzen ninduen; autogestionatutako taldeak, jakituria mugatutako prozesua eta irakasleekin sentitu nuen gertutasunak bertan parte hartzera eraman ninduen.
AKKUA taldeko kidea zara. Enpresa sortzailea, ekintzailea, zeintzuk dira zuen proiektuaren ezaugarri nagusiak?
Gure taldeak baditu bost ezaugarri nagusi ditu eta ingelesez azalduko dizut: creating events, social impact porjects, service designing, business investigation and community development. Aurreko astean Anboto enpresaren sortzaile batekin bilera izan genuen eta ondorengo galdera egin zigun. Zer da ondoen egiten duzuena? Perfil desberdinak talde batean sartuz eta enpresagintza ikuspegia aplikatuz, proiektu edo ideia fin bat aurrera eramateko gai gara eta hori da gure indargune nagusia. Gaitasuna, aukera ezberdinak aprobetxatzeko ahalmena. Horren guztiaren gainean informazio gehiago dago gure blogean eta interesa izan dezaketen guztiek aukera dute bertan sartu eta ikusteko zeintzuk diren gure proiektuak. http://akkua.wordpress.com/multimedia/
Zeintzuk uste duzu direla ekintzaile baten ezaugarri nagusiak?
Argi eta garbi dagoena da denok ez dugula balio ekintzaile izateko. Gaineratuko nuke oso prozesu zaila dela, denbora eta dedikazio handia eskatzen duena eta hori ez da erraza. Era berean, gustukoa izan behar da proiektua, hau da lana pozik egitea ezinbestekoa deritzot. Lan egiteko prest egon behar da, ordutegiari eta egutegiari begiratu gabe. Mugikortasun handiko pertsona izatea ere ezinbestekoa da, baina niretzat garrantzitsuena da, jakituria eta iritzi eta ikuspegi berriak jasotzeko prest egotea.
Uztailean, Europako beste 11 ekintzailerekin batera San Frantziskora zoaz hilebeteko egonaldia egitera. Zein asmorekin zoaz Silicon Valleyra?
Aukera sekulakoa da, eta proiektu berriak garatzeko asmoarekin joango naiz: BMW, Everis, Mc Cann eta Innovalleyrekin. Asko ikasteko asmoarekin noa eta bueltan ikasitako hori guztia praktikara eramateko asmoa daukat. Munduko ekintzaile onenak dauden lurraldera noa eta euren ezagutza eta lan egiteko metodologiak ikasi nahi ditut.
Hilabeteko egonaldi ikaragarria izango da: Google, Ideo, Pixar, Twitter…bertatik bertara ikusteko aukera izango dut eta eurekin lan egiteko. Era berean, Stanford unibertsitatean egingo dut estantzia, munduko unibertsitate garrantzitsuenetarikoan. Aukera aparta da eta ez dut tren hau pasatzen utzi nahi. Gainera, Orbea etxearentzat egin beharreko guztiak egiten saiatuko naiz.
Nola gauzatu da amets hau? Badakit Orbea enpresari eta beste zenbait lagun eta senideri eskerrak eman nahi dizkiezula, ezta?
Orbea etxekoei eskerrak eman behar dizkiet, alde batetik babesle bikainak izan direlako eta eurei esker ari naizelako bidea egiten. Oso ondo portatu dira, ateak beti zabalik izan dituzte niretzat eta eskertzeko da. Amets hau bikoitza dela adierazi dezaket, alde batetik, Silicon Valleyra bigarrengoz bueltatzea ikaragarria da eta bestetik bizikleta munduan dagoen enpresa batek babesteak sekulakoa da. Gainera Euskal Herriko enpresa bat izateak eta kooperatiba izateak garrantzitsuago egiten du.
Dirua eskuratzea ere ez da lan erraza izan, ezta?
Oso prozesu zaila izan da, denbora gutxi izan baitut eta bilera asko egin behar izan ditut, 40 bilera baino gehiago. Jende eta enpresa asko interesatu ziren eta guztiei eskerrak ematea gustatuko litzaidake. Familian ere asko lagundu didate eta babes handia eskaini didate eta haiei ere eskerrak eman nahi dizkiet.
Zer suposatzen du zu bezalako ekintzaile batentzat horrelako abentura aberasgarrian parte hartzea?
Ziur nago jende asko ezagutuko dudala, beste perfil batzuetako ikasleekin lan egiteko aukera izango dut eta hauen lana ezagutzeko aukera. Munduko enpresa garrantzitsuenetako langileekin lan egitea ere oso aberasgarria izango da. Garrantzitsua izango da iturri berriak ezagutzea, lan egiteko teknika berriak aztertzea eta gure eskualdean aplikatzeko aukera aztertu eta garatzea.
Zer espero duzu ikastea?
Gauza asko ikastea espero dut, nire bizitza aldatu dezakeen proiektua izan daiteke-eta.
Ez dut uste ezer konkretua izango denik, baizik eta arlo desberdinetan asko ikasiko dudala uste dut. Hilabete osoan arituko gara lanean eta egunero gauza asko ikastea espero dut. Aurreko bidaian asko ikasi nuen eta nire ikuspegia asko aldatu zen, beraz oraingoan ere nire burmuina zabalik eramango dut ezagutza berria xurgatzeko.
Eta etorkizun hurbilean zer nahi duzu egin?
Irailean unibertsitateko hirugarren ikasturteari ekingo diot eta 2012an Orbearekin jarraituko dut kolaboratzen. Nire bizitzako ametsa betetzen hari naizela uste dut. Aldi berean 2012an Txinara edo Indiara joango gara AKKUA eta Tazebaezeko taldekideak eta bertan asko ikastea espero dut. Nire ezagutza garatzen jarraitu nahi dut, eta bizitzako momentu guztiez gozatu nahi dut, era kozientean.