Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
TU Lankide aldizkari berriak joko bat proposatzen dizu
Martxoan argitaratu da paperezko TU Lankide aldizkari berritua, bai diseinuz zein edukiz. Proposamen berriak hainbat aldaketa edukiko ditu: atal berriak, erreportajeak, elkarrizketak, entretenimendua, iritzi artikuluak… eta formato berritua. Guztia aldizkaria erakargarriagoa eta irakurterrezagoa egiteko asmoz.
Berrikuntzen artean, “denpora-pasak” atala ere izango da, eta bertan hainbat erronka-jolas aurkituko dituzue. Lehen zenbaki honetan jeroglifiko propioa sortu da eta asmatzen dutenen artean zozketa egingo da, Fagor markako Naturfry Duo aire-frijigailua, Fagor Taldeari esker. Erronkan parte-hartzea oso erraza izango da, paperezko aldizkariaren denbora-pasak ataleko QR kodea eskaneatu eta galdetegia bete.
2023ko apirilaren 28an egingo da zozketa, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.
Naturfry DUO aire-frijigailua
Erre, txigortu, egosi eta frijitzeko erabil daiteke. LED pantaila erraza eta intuitiboa da. Xehetasunak:
• Potentzia: 2900 W
• 2 kubeta - 3,3 l eta 5,3 l bitarteko edukiera
• Konbekzio-teknologia
• Ukipenezko LED pantaila
• Tenperatura-erreguladorea (80-200°)
• 60 minutu arteko tenporizadorea
• Soinu-ohartarazlea
https://fagor-sda.es/tienda/freidoras/100--freidora-de-aire-naturfry-duo-2900w-8436589740211.html
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Miren Barrueta izan da. Zorionak!