Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Kooperatibetako norbanakoen erantzukizuna ardatz, Kooperatibagintza Topaketaren 8. edizioan
Ekainaren 18an, asteartez, egingo da Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak antolatutako Kooperatibagintzan Topaketen 8. edizioa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean elkartuko dira parte-hartzaileak. Topaketaren 8. edizioak honako izenburu hau izango du: ‘Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan’. Kooperatibetako bazkideek erantzunkidetasunez jokatzeak zer esan nahi duen eta horrela jokatzeko baldintzak nola sustatu daitezkeen landuko da jardunaldian. Topaketa 15:00etan hasiko da, eta 18:00etan amaituko da.
Horretarako, lehenengo zatian, Igor Ortega Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailearren) eta Unai Elorza Mondragon Goi Eskola Politeknikoa ikertzailearen aurkezpenak egongo dira, eta, bigarren zatian, erantzunkidetasuna sustatzeko praktikak partekatuko dituzte kooperatiba desberdinetako protagonistek, mahai-inguru batean.
Egitaraua
15:00 Ongi-etorria eta harrera instituzionala
15:30 Erantzukizuna enpresa kooperatiboan: testuinguraketa eta ikerketaren emaitzak. (Igor Ortega - Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia)
16:00 Erantzunkidetasuna sustatzeko lan testuinguruak (Unai Elorza - Mondragon Goi Eskola Politeknikoa)
17:00 Esperientzia praktikoen mahai-ingurua: Marta Carazo (Eroski), Javi Torrellas (Soraluce), Iñigo Iñurrategi (Mondragon Taldea), Axier Lekuona (Orkli)
Gidaria: Marixe Ruiz de Austri (Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia)
17:45 Itxiera eta luntxa
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean dago kokatuta LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia. Hiru helburu nagusirekin sortu genuen ikertegia 2001. urtean. Bi betebehar nagusi ditugu LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian: lehena, unibertsitateko ezagutza eta kooperatiben praktika uztartzea; eta, bigarrena, bertako zein kanpoko errealitate kooperatiboan eragitea. Honako baliabideak ditugu horretarako: hezkuntza kooperatiboa, ikerketa eta aholkularitza, eta zabalkundea. Denak ala denak asmo nagusiago bat gauzatzeko: kooperatibismoa biziberritu eta urte hauetan guztietan kooperatibismoari buruz metatu dugun ezagutza eta esperientzia konpartitzea espazio ezberdinetan. Egun, hamabost profesional inguru gabiltza lanean LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian.