Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Laboral Kutxaren 'Zainduz' ongizate-egitasmoak saria jaso du Madrilen
Corporate Wellbeing Awards-en 2024ko gala egin zen Madrilen azaroaren 27an, Intrama ahokularitza etxearen eskutik, eta Laboral Kutxaren ongizate korporatiborako Zainduz egitasmoak aintzatespena jaso zuen. Gau berezia izan zen, emozio handiko une askokoa, lekuan bertan, eta ez lehenago, jakin baitziren irabazleak.
Laboral Kutxaren Zainduz-ek, bigarren saria jaso zuen Ongizate Fisikoaren kategorian, eta bereziki nabarmendu zituzten zenbait ekimen; Fisify eta Zainduz Gunea (banakako aholkularitza, David makinak…), eta adierazi zuten jarduera horiek guztiak berritzaileak, jasangarriak eta eragin errealekoak direla.

Sari hau aitortza handia da, are gehiago kontuan izanik gainerako parte-hartzaile guztiak enpresa erreferenteak zirela aniztasunaren eta ongizatearen eremuan.
Lehenengo saria AXA enpresari eman zioten, eta hirugarren postuan BASF enpresa geratu zen.