Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
BIEMH 2022: oso balantze positiboa
José Pérez Berdud AFMko presidente hautatu berriak adierazi duenez, “ziurgabetasun handiko bi urte oso gogorren aldia bat jasan duen lau urteren ondoren sektore indartsua, modernoa eta orainaldi eta etorkizun handikoa garela erakutsi dugu”. Ekipoei eta horien diseinuari dagokionez, gaineratu du “oso ekipo eta sistema aurreratuak eta osoak, diseinu, produktibitate, funtzio anitz, automatizazio eta robotika, askotariko pieza-prozesu soluzioak eta digitalizazioa dituztenak” ikusteko aukera egon dela bertan .
Asko itxarondako edizioa
Makina Erremintaren Bienalaren 31. edizioa sektoreari tenperatura hartzeko une garrantzitsuan antolatu da, eta kalkuluen arabera guztira 52 herrialdetako 35.000 bisitarik inguru jaso zituen. Gainera, 28 herrialdetako 1.400 enpresa erakusketarik baino gehiagok 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta berritasun baino gehiago jarri dituzte erakusgai, fabrikazio aurreratuan enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko azken irtenbideen bila. Nazioartean, Portugal, Alemania, Italia, Frantzia eta Argentinako profesionalek hartu dute parte, eta zerrenda osatuz, besteak beste, Herbehereak, Belgika, Mexiko, Erresuma Batua, India, AEB, Kolonbia, Finlandia, Suitza eta Turkiako parte-hartzaileak izan dira.
1.400 enpresek 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta berritasun baino gehiago jarri dituzte erakusgai. 52 herrialdetako 35.000 bisitari pasa dira Bienaletik.
Interes handiena sustatu duten sektoreei dagokienez, honako hauek izan dira astean zehar: prozesuen eta fabrikazioaren automatizazioa, makina-erremintarako osagarriak, erremintak, makina-erremintarako osagaiak, fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa, abio bidezko makina-erreminta, piezen eta erreminten manipulazioa eta digitalizazioa.
Laburbilduz, aurrez aurreko formatura itzuli den topaketa honek berarengan jarrita zauden itxaropenak asetu ditu, eta ekitaldiak iraun duen aste osoan zehar Euskadi industriaren epizentro bihurtu da.