Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Enpresaren konfiantza-indizeak okerrera egin du 2022ra begira
Enpresek fakturazioari buruz dituzten aurreikuspenek nolabaiteko egonkortasuna adierazten dute, 2022ko lehen hiruhilekoari begira. Hain zuzen, inkesta egin duten enpresen % 23,4k uste du fakturazioa hobera egingo duela, % 53,3k antzekoa izango dela eta % 23,4k okerrera egingo duela.
Aurreko adierazlearekin bat, eta 2022ko lehenengo hiruhilekoan espero den jardueraren bilakaeraren aurrean, % 19,2ren iritziz hobera egingo du, eta, % 26,8ren arabera, okerrera. Gainerako % 54aren ustez, jardueran ez da aldaketarik izango.
Inbertsio-bolumenari dagokionez, enpresen % 15,7k espero du gora egingo duela 2022ko lehen hiruhilekoan. % 20,7k, berriz, inbertsio-bolumena txikitu egingo dela uste du. Beraz, inkesta egin dutenen % 63,6ren ustez, eutsi egingo zaio.
Azkenik, enpresen % 77k erantzun du enpleguan ez duela aldaketarik espero; % 11,5ek langile-taldea handitzeko itxaropena du, eta ehuneko berak guztiz kontrakoa egitea aurreikusten du.