Irakaskuntza
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Banaketa komertziala
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Arrasate herri kardio-babestua izango da, Bexen Cardioren 17 desfibriladore instalatuta
- 2. Ondoan Taldeak Kataluniako Urven Solutions konpainiako partaidetza nagusia eskuratu du
- 3. Danobatek AEBetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutionsen erosketa estrategikoarekin
- 4. Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
- 5. Mikel Mujika Estensoro, Orkliko Konfort eta Osasun negozioaren zuzendari berria
- 6. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 7. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 8. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 9. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 10. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
Nazioarteko ikasleak gure artean MONDRAGON gerturik ezagutzeko
Nazioarteko zortzi ikaslek astebeteko egonaldia egin dute gurean, Mondragon Esperientzia Kooperatiboa lekuan bertan ezagutzeko. Apirileko hirugarren astean Humanitate eta Zientzien Fakultatera etorri dira LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eskaintzen dituen Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko eta Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastaroko ikasleak.
Fakultatetik abiatuta, arlo ezberdinetako kooperatibetara egin dituzte bisitak
Fakultatetik abiatuta, arlo ezberdinetako kooperatibetara egin dituzte bisitak ikasleek, eta bertan, egunerokoan kooperatiba horietan buru-belarri ari diren kideekin egin dituzte saioak. Izan ere, ikasketa-planaren barruan, Mondragon Esperientzia Kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera dute bai Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko ikasleek, bai Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastarokoek ere.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean egin dituzte lehen saioak, eta Arizmendi Ikastolara joan dira hezkuntza kooperatiba baten nondik-norakoak ezagutzera.
Kooperatiba industrial baten egunerokoan murgildu dira Coprecira egindako bisitan, eta Fagor Taldearekin egindako hitzorduan, berriz, eraldaketa sozialaz, jasangarritasunaz eta lurralde garapenaz aritu dira. Finantza-arloari begira jarri dira Laboral Kutxa eta Lagun Aroren eskutik, eta Eroski, Danobat eta GSRren esperientziak ezagutu dituzte. Gainera, Otaloran, Mondragoneko zuzendaritza eta kooperatiba garapenerako zentroan hainbat saio izan dituzte, eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearekin ideiak partekatzeko aukera ere izan dute.