Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Ekonomia kolokan, pandemiak eraginda
Podcast honetako gonbidatua Joseba Madariaga da, Laboral Kutxako Ikerketen Departamentuko zuzendaria. Baieztatu du, zalantzarik gabe, egoera epidemiologikoak eragin zuzena izango duela suspertze ekonomikoan.
Pandemiaren lehen olatuaren ondoren, susperraldi ekonomiko handia eman zen, baina bigarren olatuak eta bizitzen ari garen hirugarren olatuak jarduera ekonomikoa mantsotu dute.
Hala ere, mundu guztiak dio ekonomia aurten indarberrituko dela, neurri batean behintzat.
Baina, posible izango ote da? Eta, garrantzitsuena, noiz hasiko gara zantzu positiboagoa nabaritzen? Noiz hautemango ote dute gure kooperatibek hazkunde hori? Eta gure poltsikoek, gure familiek, berreskuratu al dezakete aurten etxeko gastu eta inbertsioarekiko konfiantza?
Hauek guztiak eta beste hainbat gai aztertu ditugu Joseba Madariagaren eskutik, Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendaria eta Deustuko Negozio Eskolako irakaslearekin.