Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
TFG-TFM MONDRAGON Sariak: 18.750€ saritan
MONDRAGON Korporazioak "TFG-TFM MONDRAGON Sariak" sariketaren bigarren edizioa abiarazi du. Edozein unibertsitateko ikasleei bideratutako lehiaketa da, Gradu amaierako lana egiten ari direnentzat edo Master amaierako lana burutzen dihardutenentzat. Hala, MONDRAGONek dei egiten die, "ideia berritzailerik izanez gero, sariketara aurkezteko". "Korporaziorik transformazio berritzailea, jasangarria eta pertsonetan oinarritutakoa sustatu nahi dugu". Horretarako, "gazte talentuaren beharra dugu. Eta saritu nahi ditugu gure sasoiko erronkei modu eraginkor eta berritzaileenean aurre egiteko proposamenak egiten dituztenei".
Bost kategoria
2023ko "TFG-TFM MONDRAGON Sariak" bost kategoria izango ditu eta kategoria bakoitzak MONDRAGON Korporazioko kooperatiba baten babesletza izango du. Lehenengo saria 2.500 eurokoa izango da eta bigarrena 1.250ekoa. Eta kategoriak honako hauek izango dira:
- Danobatgroup saria eraldaketa digitalari.
- Pertsonen eraldaketan oinarritutako MONDRAGON Saria.
- Fagor Taldea eraldaketa energetiko-klimatikoari.
- Orbea saria mugikortasun osasuntsu eta jasangarriari.
- Laboral Kutxa saria gizartea aldatzeko finantzen eraldaketari.
Nola parte-hartu
Parte hartzaileek 18 urte baino gehiago izan beharko dute eta 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean aurkeztu beharko dute euren lana. Gainera, 10etik 8 kalifikazioa izan beharko dute eta lanaren edukiak zerikusia izan behar du bost kategoriatako bateren batekin.
Izen ematea jada irekita dago eta lanak irailaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago: https://community.shakinghub.com/es/inscripcion-premios-tfg-tfm-2023-es