Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
EROSKIk Covid-19aren birusa ez-aktibo uzten duen lehen maskara saltzen du
EROSKIk, MO markarekin, lehen ehun maskara merkaturatu du COVID-19aren gaitza eragiten duen sars-cov-2 birusa ez-aktibo uzten duena. Aurpegiko babesgarri hori Portugalen egin dute, eta arrakastaz gainditu ditu João Lobo Antunes Institutu Molekularrak egindako probak.
MOxAdTech maskara 9,95 eurotan dago EROSKIren sare komertzialeko saltokietan.
Hornitzaileak emandako informazioaren arabera, efizientzia handiko maskara berrerabilgarri bat da, erosoa eta iragazgaitza, estalki berritzaile bat duena, SARS-CoV-2 birusa neutralizatzen baitu ehunarekin kontaktuan jartzean; eragin horrek irauten du 50 aldiz garbituta ere.
Informazio tekniko ofizialak dakarrenez, aurpegiko maskara hori ehun teknikoz eginda dago, eta geruza bat baino gehiago ditu; gainera, urari sartzea eragozten dion tratamendu bat du, eta horrekin bakteriak eta birusa neutraliza ditzake maskararekin kontaktuan jartzean.
Kanpoko partikulak arnastetik babesteko ziurtagiria ere badauka, haren zuntzak/mailak partikulei kontzeko gaitasun handia baitute. Horretaz gainera, produktu honek OEKO-Tex ziurtagiria du, erakusten baitu produktu kimiko kaltegarririk ez duela jasan fabrikazio prozesuan; hortaz, giza ikuspegi ekologiko batetik, ez du kalterik egiten. Maskara hori Portugalen diseinatu eta ekoitzi dute, eta enpresaren, zientziaren eta akademiaren munduko zenbait eragilek sortu dute elkarrekin arituta; horien artean dago Sonae Fashion eta modaren sektoreko haren minorista MO, zeinarekin EROSKIk hirzarmen bat egin baitzuen orain urtebete ez dela haren ehun marka merkaturatzeko.