Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
MONDRAGONeko Kongresuko presidentea Nafarroako Unibertsitate Publikoan izan da, kooperatibismoaren kurtsoari hasiera ematen
Leire Mugerza, MONDRAGONeko Kongresuko eta Eroskiko Errektore Kontseiluko presidenteak eman dio hasiera, beste hamaika ordezkarirekin batera, 'Enpresa Kooperatiboen kudeaketa eta zuzendaritza eta Ekonomia Soziala' deritzon ikastaroaren bigarren edizioari, UPNAn.
Ekitaldiak balio izan du ikastaroaren bigarren edizioa martxan jartzeko eta bertan izan dira Mugerzarekin batera beste hamaika ordezkari. Hala, besteak beste, ANELeko eta CEPES Nafarroako presidente Ignacio Ugalde; eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko ordezkari Mikel Irujo ere izan dira ekitaldian.
Guztiek aipatu dute gaur egun Nafarroan horrelako ikastaro bat egotea oso garrantzitsua dela, eredu kooperatiboa sustatzeko ezinbestekoa, "eredu demokratiko, eraginkor eta jasangarria defendatuz". Guztira 25 mila lanpostu sortzen ditu kooperatibismoak Nafarroan gaur eta 2.650 milioi euroko fakturazioa eragiten du.
Mundua eraldatzekoa
Kooperatibek lehiakortasunez dirua irabazteko ardura badute ere, gizartea eraldatzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta politika solidarioagoak sustatzeko helburua ere badute, azaldu zuten bertaratutakoek.