Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Euskal enpresen konfiantza nabarmen handitu da
Laboral Kutxako Ikerketen Sailak enpresa-konfiantzaren memoria aurkeztu du, 2021eko hirugarren hiruhilekorako aurreikuspenak jasota. Datuek hobekuntza nabarmena erakusten dute, Covid-19k eragindako osasun-krisiari lotutako aurreko hiruhilekoen emaitza negatiboen ondoren.
Ingurune ekonomikoari dagokionez, enpresen %41,1ek uste du hobetu egingo dela egungo hiruhilekoarekin alderatuta; beraz, ekonomiaren bilakaerari buruzko ikuspegi baikorra nagusitzen da.
Fakturazioari dagokionez, enpresen aurreikuspenak baikorrak dira hirugarren hiruhilekoari begira. Zehazki, galdetutako enpresen %30,8k uste du fakturazioa hobetu egingo dela; %49,7k uste du antzekoa izango dela, eta %19,5ek uste du okerrera egingo duela.
Memoriak garrantzi desberdineko gaiak aztertzen ditu, hala nola eskaerak, prezioak, inbertsioak... Oro har, eragiketen errentagarritasunaren aurreikuspenei buruzko iritziak ikusita, %87 "txikiagoa" eta "berdina" baloreetan metatzen du, eta %13k errendimendu handiagoak lortzea espero du.
Informazio osoa hemen dago:
https://prentsa.laboralkutxa.com/enpresen-konfiantzak-gora-egin-du-nabarmen