Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Iritsi dira Huhezira Erasmus ikasleak, Komunikazioa ikastera
Honako hauek dira datozen hilabeteotan Huhezin izango diren komunikazioko lau ikasleak, hiru neska eta mutil bat. Bi Suitzakoak dira; gainerakoak, Herbeheretakoa eta Danimarkakoa. Rahel Schnuriger, ZHAW Unibertsitatea, Suitza; Markus Baertschi, ZHAW Unibertsitatea, Suitza; Nana Hansen, VIA Unibertsitatea, Danimarka; Meryl Geugies, Windesheim Unibertsitatea, Herbehereak.
Praktikak eitb.com-en
Ikasle horiek ez dakite ez euskararik ez eta gaztelaniarik. Horregatik, ingelesa erabiliko dute bai ikasteko eta baita jendearekin komunikatzeko ere. Lau ikasgaitan, bestalde, hemengo ikasleekin batera arituko dira ikasgelan, ingelesez.
Erasmus ikasle bakoitzak hemengo beste ikasle bat izango du lagun, egokitzen eta integratzen laguntzeko. Praktikak ere egingo dituzte, eitb.com zerbitzuan, Bilbon.