Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fernando Velazquezek zuzenduko du 'Gabon kantak' kontzertua
MONDRAGONek antolatu du kontzertua, datorren abenduaren 14an ospatuko dena, Arantzazun, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Humanity at Music ikuskizunak izan zuen arrakasta ikusita, MONDRAGON Taldeak Fernando Velazquez zuzendariarekin lotu du oraingoan ere datorren abenduaren 14an egingo den Gabonetako kontzertuaren zuzendaritza. Arantzazun ospatuko da eta sarrera doakoa izango da.
Sekulako ikuskizuna izango da oraingoa ere, eta bertan izango dira: Aretxabaleta abesbatza, Ganbara abesbatza, Goikobalu abesbatza, Bizkargi abesbatza, Goikobalu Txiki abesbatza eta Leizarra musika eskola abesbatza.
Pieza ezberdinak interpretatuko dituzte, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta gainera ETBk grabatuko du saioa osotasunean, ondoren telebistan emititu ahal izateko.