Altzari erakargarri eta erresistenteak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zaharrei egokitutako altzariak
Hotz ganberak
Ingeniaritza eta arkitektura
Nazioarteko enpresa taldea.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
MONDRAGONek 'Hospitality' proiektua aurkeztu du Madrilen
Madrilgo Thompson hotelean aurkeztu dute MONDRAGON Hospitality proiektua. Kooperatiba ezberdinen kolaborazio proiektu estrategikoa da, MONDRAGONen zigilua daramana. Hoteletako zein turismo sektoreetan eta arlo sozioekonomikoan indarrak batzeko sortu da Hospitality.
"Orain urtebete baino gehiago ekipamendu eta zerbitzuak eskaintzen genituen hornitzaile ezberdinek amets bat izan genuen, cluster bat sortzea industria horri erantzuteko. Elkarrekin hazi gaitezke eta bezeroengandik gertu egon gaitezke", azaldu du Ramon Gomez Ugaldek, MONDRAGON Hospitalityko presidente eta Onnera Group-eko zuzendari korporatiboak.
Berrikuntzaren eta garapenaren bidetik, cluster honen helburu nagusia da elkarren artean kolaboratzea eta guztiontzat onuragarriak diren emaitzak lortzea. Interkooperazio ariketa honetan Enea, Erreka, Gerodan, Kide, Krean, Ondoan, Onnera Contract, Fagor Electrónica eta Ulma Architectural kooperatibak batu dira.
Bederatziek gaitasuna dute sektoreko arlo ezberdinak garatzeko, ekoizteko eta instalatzeko. Mobiliarioa, sarbide automatikoak, telebista soluzioak, multimedia eta konektibitate arloko gailuak, hoteletako ekipamendua, hozkailuak eta hotz ekipoak, arkitektura eta ingenieritza zerbitzuak, ingurumenekoak eta energetikoak, eta sukaldeetako ekipamenduak, F&B guneak eta garbigailuak.

Iñigo Ucin, MONDRAGONeko presidentea, aurkezpenean.
MONDRAGON Hospitality, 4.000 pertsona eta 500 milioiko fakturazio erantsia
MONDRAGON Hospitality egitasmoan parte hartzen ari diren enpresa eta kooperatibek gaur egun 4.000tik gora pertsonari ematen hiru aktibitate arlotan: hoteletako sektorean, turistikoan eta soziosanitarioan. Era berean, aipatutako enpresek 500 milioi euroko negozio bolumena dute.
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zaharrei egokitutako altzariak
Hotz ganberak
Ingeniaritza eta arkitektura
Nazioarteko enpresa taldea.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena