Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eroski Fundazioak 50.000 euro eman dizkio dohaintzan Gurutze Gorriari suteei aurre egiten laguntzeko
Eroski Fundazioak 50.000 euroko dohaintza egin dio Espainiako Gurutze Gorriari, baso sute larriengatik erakunde horrek aktibatuta duen operatiboari laguntzeko. Asteak daramatzate kalteak jasanez herrialdeko toki batean baino gehiagotan; batik bat, Madrilgo mendebaldeko mendilerroan, Avilan eta Castellonen. Ekarpenari esker, Espainiako Gurutze Gorriak erantzun sendoagoa eman ahalko du, eta lagunduko du taldeak, boluntarioak eta bitartekoak mobilizatzen. Horrela, kalteturik suertatu direnen beharrei errazago erantzun ahalko diete, bai eta laguntza logistikoa eman ere suteak itzali nahian ari diren larrialdiko zerbitzuei.
Ekarpenari esker, Espainiako Gurutze Gorriak erantzun sendoagoa eman ahalko du, eta lagunduko du taldeak, boluntarioak eta bitartekoak mobilizatzen
Azken asteetako baso suteak direla eta, milaka lagun ebakuatu eta konfinatu beharrean gertatu dira, eta kalte larriak izan dira udalerri eta espazio natural askotan. Hori ikusirik, Espainiako Gurutze Gorriak operatibo zabal bat hedatua du behin behineko aterpetxeak kudeatzeko eta haietan dauden ebakuatuak artatzeko, elikagaiak, ura eta oinarrizko produktuak banatuz, arreta soziala eta laguntza psikosoziala emanez; horretaz gainera, emergentzia zereginetan diharduten askotariko erakundeekin kolaboratzen dihardu.
"Eroski Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die larrialdian kaltetu diren guztiei, eta Espainiako Gurutze Gorriari lagundu nahi dio, behar diren baliabideak mobilizatzen eta premia handiena den lekuetan jendea artatzen. Ekarpen honekin, erantzun bizkor eta eraginkor bat eman nahi dugu une zail-zail hauetan", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, Eroski Fundazioko zuzendari nagusiak.
"Eroski Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die larrialdian kaltetu diren guztiei, eta Espainiako Gurutze Gorriari lagundu nahi dio, behar diren baliabideak mobilizatzen eta premia handiena den lekuetan jendea artatzen"
"Eskerrak eman nahi dizkiogu Eroski Fundazioari ekarpen honegatik. Horrek, lagunduko du Espainiako Gurutze Gorria ematen ari den laguntza areagotzen eta baso suteetan kaltetu direnak artatzen. Funtsezkoa izaten da konprometiturik dauden enpresen kolaborazioa, erantzun arin eta eraginkorra eman dezagun tamaina honetako larrialdiak izaten direnean", adierazi du Jaime Gregorik, Espainiako Gurutze Gorriarentzako Baliabideak Lortzeko, Aliantzetarako eta Gizarte Erantzukizunerako zuzendari nazionalak.
Eroski Fundazioa konprometituta dago egoera bereziki zaurgarrian diren pertsona eta komunitateen alde, eta ildo horretan etengabe egiten duen ahaleginaren parte da lankidetza hau. Espainiako Gurutze Gorriarekin eta horrelako erakunde espezializatuekin lankidetzan arituta, Fundazioak laguntzen du larrialdi humanitarioei erantzuten eta bere jarduera garatzen duen lurraldeetako jendearen ongizatea sustatzen.