Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
Soralucek SAMUMENTAL 2014 azokan parte hartuko du, Pordenone Fieren (Italia)
Urtarrilaren 29tik otsailaren 1era egingo da azoka, Pordenone hirian, Italian. Bertan, teknologia aurreratuko eta produkzio maila handiko fresatzeko makinak, fresatzeko–mandrinatzeko makinak eta torneatzeko zentro bertikalak aurkeztuko ditu: energia, ekipamendu-ondasunak, ibilgailu industrialak, dimentsioa handiko piezak, etab.
Soralucek tokian duen SORALUCE ITALIA ordezkaritzaren bidez aurkeztuko da eta 7. pabiloiko 07 Standean egongo da. Bertan teknologia aurreratuko eta produkzio maila handiko fresatzeko makinak, fresatzeko–mandrinatzeko makinak eta torneatzeko zentro bertikalak aurkeztuko ditu, baita zenbait sektoreetan makina horiek dituzten aplikazioak ere: energia, ekipamendu-ondasunak, ibilgailu industrialak, dimentsioa handiko piezak, etab.
Soralucek 2014 urtean Italiako merkatuan jarduera bizia izango duela aurreikusi du eta parte hartuko du, irailaren 30etik urriaren 4ra, 29. BIMU 2014 azokan Fiera Milanon (Milan, Italia).