Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Mari Susperregi da Juanjo Bonaren kontzerturako sarreren irabazlea
TU Lankidek Juanjo Bona jotariaren kontzertura gonbidatzen zaitu. Ekainaren 19an izango da, Donostiako Kursaalen, 19:30ean.
Juanjo Bona, 21 urte besterik ez dituela, Tan Mayor y Tan Niño biran murgildu da lehen aldiz bakarka, musikarekiko, artearekiko eta folklorearekiko grina zuzenean erakusteko. Kontzertu paregabe eta sorpresaz beteriko bat oinarri duen bira honetan, Recardelino, bere estreinako albuma osatzen duten abestiak biltzen ditu kantariak. Aragoiko folklorearen funtsa harrapatzen duen disko hau ia osorik Juanjo Bonak berak konposatu du, La Magallonera izan ezik, publikoak gehien maite eta baloratzen duen jotetako bat.
Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egin da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Mari Susperregi izan da. Zorionak!
https://app-sorteos.com/w/V429M2