Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
Mondragon Unibertsitateko ingeniari tekniko mekanikoko ikasketak egin zituen, eta, ondoren, diseinu mekanikoa ikasi zuen Lausanneko Eskola Politeknikoan (Suitza). Ikerlan zentro teknologikoko diseinu mekanikoko departamentuko arduradun gisa lan egin zuen, eta, ondoren, hainbat kargu bete zituen Fagor Etxetresna Elektrikoetan, bertako zuzendari industrial izan zelarik.
“Ilusioz gainezka nago, badakit erronka oso indartsua dela, sozialki eta enpresarialki, eta prest nago topera lan egiteko denok proiektu honen parte senti gaitezen”.
Javierrek esan digunez, “ilusioz gainezka nago, badakit erronka oso indartsua dela, sozialki eta enpresarialki, eta prest nago topera lan egiteko denok proiektu honen parte senti gaitezen”.
Kasualitatez, Javier García Javier Garcíaren semea da. Javier Garcíak ibilbide profesional garrantzitsua izan zuen kooperatiban, Erosketa sailean lan egin baitzuen, 1999-2003 bitartean presidente izan zen eta Copreci Mexicoko gerente moduan bukatu zuen bere ibilbidea. Horrela, Javier García semeak Coprecirekin lotura emozional hori izatearen abantaila du, kooperatibaren abentura etxean bizi izan ondoren. Zorte on etapa berrirako!!